"Iniciativa, Cooperación, Valores Cristianos, Innovación, Creatividad, Multiculturalidad, Plurilinguismo, Libertad, Actitud Crítica, Compromiso y Respeto"

Hurrengo ostiralean, maiatzak 29, Pedro Poveda Santuaren eguna ospatuko dugu eta horrexegatik Lehen Hezkuntzako ikasle batzuk bideo hau egin dugu.

Liburu ezberdinetatik hartutako irudiekin bere bizitza kontatu dugu eta gainera gure abezbatzako abesti bat jarri dizuegu.

Zuen gustokoa izatea espero dugu!

Ostiralean, maiatzaren 8, LH-ko 3. mailako ikasleak Sopelako Garden Centerrera joan ginen. Han tomateak landatu genituen eta animaliak mota asko ikusi genituen. Eguraldia oso ona izan zenez, Ereaga hondartzara joan ginen. Bazkaldu eta gero harearekin jolasten egon ginen. Primeran pasatu genuen!!!

2015ko apirilaren 16an, 6. Mailakoak Gorbeiara joan ginen.Ikasketa irteera izan zen, hor ezagutu genituen antzinako erabilerak: elurzulo eta karobiak. Elurzuloak izotza egiteko eta mantentzeko erabiltzen ziren zuloak dira; eta karobiak karea egiteko.Izotza ospitaletara eramateko edo freskagarriak egiteko erabiltzen zen.Karea hormak zuritzeko eta margotzeko, animalien apatxak desinfektatzeko eta zuhaitzen enbor azaleko intsektuak eragozteko.Goiz osoa eman genuen ibiltzen, ikasten eta bustitzen, hala ere, oso ondo pasa genuen.

Arratsaldeko lana Gorbeiako parke naturalaren etxean izan zen; Hezegunari buruzko taldeko lana egin genuen Gorbeiako animaliak eta landareak ezagutzeko.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: