1. DBH: "Galdeketaun" lehiaketan Ikasbide txapeldun

Bilboko Udalak, Nontzeberri.eus kulturaren atariaren laguntzarekin, Galdeketaun gazteen programako sariak banatu zituen otsailaren 15ean. 12-17 urteko gazteentzako lehiaketa abenduaren 1etik urtarrilaren 31ra bitartean gauzatu da. Galdeketaun aplikazioarekin euskaraz jardun eta jolas egin daiteke. Lehiaketaren lau urteetan ia 700 gaztek hartu dute parte eta 31.700 partidatik gora jokatu dira. Harrigarria da hilabete bitan ia 8.000 partida jokatu direla.

Galdeketaun ekimenaren bitartez, “euskarazko tresnen erabilera sustatu nahi da adin-tarte horretako gazteengan, euskara hizkuntza ludiko moduan eta jakintzarako erabil dezaten”.

Test motako itaunak dira (kultura, kirola, artea, geografia, Bilbo bera, Bizkaia, Athletic,….) eta parte-hartzaileak ahalik eta punturik gehien lortu behar du denbora jakin batean. Lehiaketak entretenimendua bultzatzen du, zenbat-nahi aldiz olgetako aukera ematen baitu euskal kulturarik buruz ikasteko, eta beti euskaraz. Puntuazio altuena lortzen duena saritzen da, baina horrez gain, bestelako sariak ere zozkatzen dira bertan parte hartzeagatik.

Aurtengo saridunak honakoak izan dira:

  • Lehen saria: Asier De Prado Ramos (2005) Ikasbideko ikaslea, Bilbo. Punturik gehien lortu duen parte-hartzailea izan da. (Samsung J5 2017 mugikor bat irabazi du).
  • Lehenengo hamarren artean geratu direnen artean egindako zozketako sariduna: Asier Pérez Baeza (2004), Bilbo. (Bq Aquaris U Plus mugikorra lortu du).
  • Parte-hartzaile guztien artean Tablet Huawei Mediapad tableta bi zozkatu dira eta Orozkoko Urtz Merinok (2001) eta Bilboko Ane Alvarezek (2001) eraman dituzte.

Lehiaketari buruzko informazioa guztia www.galdeketaun.eus webgunean aurki daiteke.

Iturrria: http://nontzeberri.eus/galdeketaun-lehiaketako-jokalaririk-onenak-sariturik

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: