2. DBH: Gontzal Rodríguez Agudo, "Jóvenes Talentos de Relato Corto" lehiaketaren 58. edizioan Bizkaiko sei irabazleetarikoa

Joan den martxoaren 16an Irene Álvarez, Ainhoa Arzuaga,  Gontzal Barco, Marta Coterón, Beatriz García, Asier Grandes, Aitana Ibáñez eta Gontzal Rodríguez Deustuko Unibertsitatera joan ziren, Bizkaiko beste neska-mutil askorekin batera, Coca-Colak bultzatutako "Jóvenes Talentos de Relato Corto" lehiaketaren lehen probintzia-fasean parte hartzera. Aldi berean, 2. DBHko 13.000 ikasle baino gehiagok gauza bera egiten zuten penintsulako beste leku batzuetan.

Pedro Icaza Entzunaretoan eserita eta iparraorratz bat eta "Lo primero que encontré fue una extraña brújula" esaldia inspirazio sortzaile bakar bezala, gure neska-mutilek bi ordutan amaitu behar zuten bere narrazioa sortzen hasi ziren. Amaitzean, guztiak bizi izandako esperientziagatik oso pozik zeuden eta zalantzarik gabe ez dute erraz ahaztuko.

Hilabete bat ondoren, probintzia-epaimahaiak Bizkaiko sei irabazleak aldarrikatu ditu eta haien artean gure Gontzal Rodríguez Agudo dago. Hurrengo maiatzaren 25ean Gontzal sari-banaketara joango da Nafarroako Natura Parkea Sendavivan eta han oso egun polita disfrutatzeaz gain, irabazleek zein postutan geratu diren jakingo dute, zeren eta probintzia bakoitzeko hiru narraziorik onenek fase autonomikoan parte hartuko baitute.

Zorionak, Gontzal, eta zorte on!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: