DBH 1: GENEROAK, HIZKUNTZAK EDO ERLIJIOAK EZ DAUKATE INOLAKO GARRANTZIRIK. GUZTIOK ESKUBIDE BERBERAK DITUGU.

Joan den ostiralean Ikasbideko ikasleek, Bizkaiko ikastetxe desberdinetako 12 eta 14 urte arteko beste 180 gazterekin batera, parte hartu zuten genero indarkeriaren prebentzioari buruzko osoko monografikoan, Bizkaiko Batzar Nagusiek antolatuta, UNICEFen Euskadiko Batzordearekin  batera, Umeen Eskubideen Egun Unibertsala (azaroaren 20an) eta Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna (azaroaren 25ean) ospatzeagatik.

Horrela, Gernikako Batzarretxean amaitu zen UNICEFen Euskadiko Batzordearen laguntzailea den Hazian-eko prestakuntza taldeek azken hilabeteetan aurrera garatutako egitasmoetako bat. “Eman ahotsa zure balioei” izenburupean, hainbat begiralek unitate didaktikoak gauzatu dituzte Bizkaiko hamar ikastetxe baino gehiagotan, lanean eta ikasleak, zuzenean, genero indarkeriari buruz kontzientzietan jarraitzeko beharra azpimarratuz. Gogoetan eta horren ostean etorri den dekalogoaren prestakuntzan Bizkaiko hainbat ikastetxeetako mila ikasle baino gehiagok parte hartu dute “denon artean Bizkaia hobea amesteko, berdintasun egoeran egongo diren gizonek eta emakumeek osatutako Bizkaia, emakumeen kontrako indarkeria barik” esan zuen  Ana Otaduik, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak.

Lana amaiturik eta dekalogoa egin duten ikasle guztiak ordeztuz, Bilboko Ikasbide, Leioako Askartza Claret eta Betiko, Portugaleteko El Carmen, Loiuko Lauro eta Ermuako San Pelayo ikastetxeetako 240 gazteak Gernikako Arbolaren aurrean batu ziren. Han ohore guztiekin jazo zituzten eta ekitaldia agurra eta familia-argazki batekin hasi zen.

Orduan guztiak Batzarretxeko osoko aretoan sartu ziren eta ospakizun handiarekin jarlekuetan eseri ziren batzuk Lehendakaritza mahaian; beste batzuk, goiko harmailetan; eta ikastetxeetako hamabi ordezkariak lehenengo aulkietan, Batzarretako Gizarte Ekintzako Batzordeko talde guztietako ordezkarien aurrean, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak jasotzen dituen funtsezko printzipioetako bat gauzatzeko, hau da, parte hartzeko.

Sarrera egiteko bideoa ikusi ondoren, ikastetxe desberdinetako neska-mutilak txandaka harmailara igo ziren geletan egindako gogoetak adierazteko. Haien artean, batzuek baieztatu zuten: “Pertsona bakoitzak balioa du berean. Guztiok gure argia dugu eta distira egin behar du”; beste batzuek adierazi zuten: “Etorkizuna gara. Estereotipoak lurrera bota behar ditugu eta zertan jolastu aukeratu”; beren txandan, gure Jone Atutxak eta Diego Ayastuik indar osoz errebindikatu zuten: “Generoak, hizkuntzak eta erlijioak ez daukate inolako garrantzirik, denok berdintasun bera eta eskubide berberak dauzkagulako”; ordezkari batzuek genero indarkeria “denon arazoa” dela gogoratu zuten; eta beste batzuek kaleko segurtasun neurriak indartzea, ikastetxeetan genero indarkeriaren prebentzioan sakontzen jarraitzea eta “pentsatzeko modua aldatzeko iragarki feminista gehiago egitea” proposatu zuten.

Geroago, ordezkari guztien artean dekalogoa irakurri zuten, Giza Eskubide guztiak errespetatuko dituen berdintasun-gizartea lortzea helburua izanik. Estekan klikatzen dekalogoa irakur dezakezuen arren, hemen dituzue laburpena:

  1. Gure haurtzaroa bizi eta gozatzeko eskubidea. Heziak izatea eta, aldi berean, gure funtsezko eskubideak errespetatuak izatea nahi dugu, baita balio duguna erakusteko aukerak izatea ere, pertsona moduan garatzeko.
  2. Parte-hartzeko eskubidea pentsatzen duguna eta sentitzen duguna adierazteko eta gure gizartearen hobekuntzarako giltzarri izan ahal izateko.
  3. Gure identitatea aukeratzeko askatasuna izateko eskubidea, estereotipo eta aurreiritzirik gabe.
  4. Berdintasunez eta inolako indarkeria eta bazterkeriarik gabe tratatuak izateko eskubidea. Ditugun ezberdintasunak dira, bada, gure gizartea aberasten dutenak.
  5. Inor inolako indarkeriaren biktima izan gabe, non pertsona guztiek ongizate fisikoa eta mentala dezaten gizartean bizi izateko eskubidea.
  6. Arazoetatik eta desberdintasunetatik babestuak izateko eskubidea, genero indarkeriaren biktima zuzenak izan ez gaitezen.
  7. Baztertuak izateko beldur barik bizi izateko eskubidea, tratu txarren edo edozein indarkeriaren biktima izatetik salbu, emakumezkoak batez ere.
  8. Etxe barruko indarkeriarik gabeko gizartean bizi izateko eskubidea. Familia berdintasun-espazioa izan behar duela uste dugu, non hezibide egokia jaso eta pertsona baloratu, babestu, lagundu eta maitatuak sentitu gaitezen.
  9. Estereotipoak eta genero banaketarik gabeko ikastetxeak izateko eskubidea.
  10. Gure astialdia aisialdirako espazioa izateko eskubidea, non pertsona guztiak berdintasunez errespetatuak izan daitezen, inolako indarkeriarik gabe.

Dekalogoan ere umeek agintean dauden pertsonei eskatzen diete ahalik eta esfortzu handiena egiteko beraien eskubideak, eta gizarte osoarenak, bermatzeko eta, erabakiak hartzen dituztenean, umeentzako eta hurrengo belaunaldientzako onena zer den pentsatzeko, baina, era berean, bidea erakusteko, guztien artean Bizkaia hobea lortzeko, non genero indarkeriaren arazoa izan ez dadin.

http://www.jjggbizkaia.eus/fitxategiak/JJGG/deiadarra/noticias/documentos/dia%20del%20la%20infancia-A4-FICHAS.pdf?hash=a4cf0a59ebed691dfee47db2f224c0e0

Ikastetxeetako ordezkariek, Batzarretako Gizarte Ekintzako Batzordeko talde guztietako ordezkariek, Mahaikideek eta Batzarretako presidenteak dekalogoa irakurri eta sinatu ondoren, Ana Otaduik Batzarretako talde guztien artean adostutako Adierazpen Instituzionala irakurri zuen. Bertan Bizkaiko Batzar Nagusiek “euren eginbeharra erakusten dute umeen eta nerabeen eskubideen defentsan eta aintzatespenean”.

http://www.jjggbizkaia.eus/fitxategiak/JJGG/deiadarra/noticias/documentos/DECLARACI%C3%93N%20INSTITUCIONAL%20INFANCIA%20.pdf?hash=97449f53e285415ca9e0c13f950d95f3

Ekitaldia amaitzeko, Isidro Elezgaraik, Euskadiko UNICEF-eko presidenteak, horrela esan zien harmailetan eserita zeuden gazteei: “Zuek gure orainaldia eta gure etorkizuna zarete. Gaur hemen emandako pausua neska-mutil askorentzat erreferentzia-puntua izango da.

Ikasbide Ikastetxeak proiektu hau bultzatu nahi izan du gure ikasleek gaur eguneko egoera hausnartzeko, berdintasunean bizi diren emakumeak eta gizonak osatutako gizarte hobea sortzearen parte hartzeko, eta edozein bortizkeriarekin, bereziki genero-indarkeriarekin, betirako bukatzeko.

Hurrengo igandean, azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatzera gonbidatzen zaituztegu.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: