ALDA DEZAGUN PLANETAREN NORABIDEA

Nazio Batuen Agenda 2030 eta 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak  Bizkaiko ikastetxeetara hurbiltzeko asmoz, Unesco Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak, aurkeztu zuten asa den irailean “Alda dezagun planetaren norabidea... Mugi zaitez GIH-en alde…batukadaren erritmoan” Kanpaina bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleei zuzenduta.

Parte hartu zuten 8 ikastetxek informazio tailerrak jaso zituzten. Hauetan ikaslegoari 2030Agenda eta 17 GIhak aurkeztu zitzaizkien.                                                                                                                  
2018ko azaroaren 9an, kanpaina honetan parte hartu zuten 600 ikasle inguru Guggenheim Bilbao Museoan elkartu ziren 2030 Agendari emandako laguntza adierazteko asmoz. Horretarako, Reperkusion Feminista elkarteak sortutako Batukada baten parte hartu zuten. Ikasleek egindako birziklatutako perkusio-instrumentuekin  egin zuten, egunero erabiltzen ditugun objektuaekin egindakoak.

Ekitaldia Jon Gomez Garai komunikatzaialeak aurkeztu zuen eta  Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasun Saileko foru-diputatuak, Teresa Laespadak, bere sailak 2030 Agenda eta GIH helburuei ematen dion laguntza adierazteko hiz batzuk eskeini zituen.

Guggenheim Bilbao museoari eskerrak eman nahi dizkiogu ekitaldei hau antolatzeko emandako laguntzagatik eta parte hartu duten ikastetxeei: Ortuellako San Felix Ikastetxea, Santurtziko San Jose de Calasanz Ikastetxea eta Bilboko Artxandape Ikastola, Abusu Ikastola,  Esclavas- Fatima ikastetxea, Ikasbide ikastetxea, San Adrian instittutoa eta  Nuestra Señora del Carmen Indautxu Ikastetxea, haien inplikazioagatik eta parte hartze akbioagatik.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: