LH6 LURRA ARRISKUAN

Lurra Arriskuan Ikasbiden garatutako proiektu bat da. Proiektu hau Arazo-egoera metodologia eta ikaskuntza-zerbitzu metodologia aurrera eraman dituen proiektua da.

Laburbilduz, ikasleei hurrengo arazoa planteatu genien: “Gaur egun dauden kutsadura arazoaengatik Lurra arriskuan dago. Hori dela eta, Lurrak gure laguntza behar du. Lagunduko diogu?” BAI.  Horrela, 6. mailako ikasleek jolas desberdinak prestatu dituzte material berrerabiliarekin. Horrela, dauzkagun gauzak berriro erabiliko ditugu, kutsadura gutxiago sortuz (adibidez, plastikozko botilak, latak, kartoia, egunkariak, ...)

Proiektua aurrera eramateko ikasgai desberdinak inplikatuta egon dira, Heziketa Fisikoa, Natura, Plastika eta Gaitasun Digitala, hain zuzen ere.

Gainera, gure ikasleek A21ko egunean beste kurtsokoei (bai Lehen Hezkuntzan bai Haur Hezkuntzan), haiek prestatutako jolasak erakutsi zizkieten.

Esperientzia oso polita izan da!

Hurrengo Site-n proiektuari buruzko aspektu guztiak aurki ditzakezue:

https://sites.google.com/a/ikasbide.org/lurra-arriskuan/

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: