EGOSKARIAK PROIEKTUA

Egoskariak super elikagaiak dira benetan. Berebiziko garrantzia dute elikadura osasungarrian eta gastronomia-joera berri gisa finkatzen ari diren elikaduren ekoizpen jasangarrian.
Elikagai OSO OSASUNGARRITZAT jotzen dira, ez baitute kolesterolik, ez eta gantzik ere. Burdin ugari dute, mineral eta B taldeko bitamina asko, eta proteina eta zuntz asko.
Osasungarriak izateaz gain, OSO JASANGARRIAK dira. Lurzoruan nitrogenoa finkatzen laguntzen dute, eta, horri esker, nekazariek ongarri sintetikoekiko mendekotasun txikiagoa dute. Beste proteina-iturri batzuek erabiltzen duten uraren hamarrena behar dute soilik. Karbono-arrasto txikia dute, eta KLIMA-ALDAKETAREN ARO berrian, erabilera ugari dituzte. Egoskariek asko eskain diezagukete.
Egoskariak gizarte- eta gastronomia-mugimendu bihurtu dira, barazki-eduki handiagoko elikadurak indarra hartu eta animalia-proteinen kontsumoa txikitu den neurrian.
Mugimendu horri eta Scolarestek familiengan duen interesari jarraituz, maiatzaren 15ean, asteazkenean, "EGOSKARIAK PROIEKTUA” tailerra egin genuen ikastetxean gurasoentzat, Scolarestek, Eurest Euskadik, antolatuta.
Helburua da egoskariek dietan zenbaterainoko garrantzia duten eta gizartearen joera barazkietan oinarritutako sukaldaritzara bideratuta dagoela ohartaraztea, egoskariekin platerak egoki egiteko teknikak, eta ahalik eta potentzial handiena ateratzeko eta “desabantailak” murrizteko elikagaien konbinazioak irakastea.
Teoria eta praktikako bi ordutan, Nacho Marín eta Cristina Contel chefek egoskariek eskaintzen dituzten askotariko aukera berritzaileak irakatsi zizkiguten.
Besteak beste, errezeta hauek irakatsi zizkiguten, eta denok dastatu genituen: browniea babarrun beltzekin, babarrun pikartezko takoa ozpinez ondutako tipularekin eta guakamolearekin, pardina dilistazko tartara piper-zukuarekin eta dilista kurruskarizko ogiarekin, txitxirio-hummusa curryarekin eta ilar-hummusa limarekin eta mendarekin.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: