SAN PEDRO POVEDA EGUNA 2019

Maiatzaren 31an Pedro Poveda Deunaren eguna ospatu genuen. Goizean DBH eta LHko ikasleak mezatara hurbildu ginen han bildu ziren familiekin; gero, DBHkoek txoripan goxo bat jan genuen ikastetxean eta mailaz maila argazki bat  egin genuen. Azkenik, guztiok banandu ginen ikastetxeko leku desberdinetatik jarduera batzuk egiteko (futbola, saskibaloia, pin-pon, eskupilota, scriptorium tailerra, mahai jolasak, eskulangintza, karaokea  eta aerobiton).

Lehen Hezkuntzakoek Pedro Poveda jaialdia ospatu genuen. Aurten 6. mailakoek egin zuten dena: Ingelesezko Antzerkia, Dantzak eta musika emanaldia. Primeran egon zen eta asko gozatu genuen!

Haur Hezkuntzan, astean zehar bere bizitzaren aspektu garrantzitsuak ikasten ari ginen. Jaiegunean, Pedro Povedari buruzko lan bat egin genuen ikasgeletan eta, etxera joan baino lehen, txokolatezko irabiakia bizkotxoekin hartu genituen patioan.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: