Heziketa proposamena

Ikasturte bakoitzean, irakasle-klaustroak jarduteko ildo bat aukeratzen du hezkuntza komunitate osoak (ikasleok, irakasleok eta familiak) batera aurrera eramateko.
 

"Bizitza gizatiarrago, pertsonak helburu"

 

JARDUTEKO ILDOAK:

  • Ikasleen prestakuntza integrala sustatzea, pertsona barruko dimentsioari arreta berezia jarriko zaiola, pertsona bakoitzaren ahalmenak garatzearren.

  • Eskola-elkartean elkarbizitza oneko giroa sustatzea oinarri hauekin: harremanak, partaidetza erantzunkidea, errespetua eta enpatia.

 

Ikasgelan

Haur hezkuntza

  • Ikasgelan lasaitasuna, erlaxamendua eta isiltasuna sustatuko dituzten jarduerak egiten jarraitzea, enpatia, arreta handiz entzutea, harremana eta ikaskuntzak berenganatu ahal izateko giroan lan egiteko.

  • Emozioak kudeatzeko topaguneak programatzea: sentitzen dugunari izena jartzea, gatazkak konpontzea, erabakiak hartzea,… Asteko ordutegiaren eta programazioaren barruan egiteko.

Lehen Hezkuntza

  • Gogoeta eta lana sustatzearren, isiluneak eta lasaitzeko uneak sistematizatzea.

  • Nork bere baitan eta gainerakoengan emozioak eta sentimenduak ezagutzeko jarduerak egitea.

  • Hitz egiteko txanda errespetatzeak eta irakasleari eta ikaskideei arretaz entzuteak duten garrantzia azpimarratzea.

  • Ikastetxeko giroa hobetzea; korridoreetan isilik ibiltzea, materiala eta altzariak garbitu eta zaintzea, tutoretza-lanaren bidez.

DBH

  • Ikasleek ikastetxearen bizitzan esku har dezaten sustatzen jarraitzea: jaiak eta jarduerak antolatzen, gatazkak konpontzen edo nork bere kezkak adierazteko taldeetako ordezkari izaten, besteak beste.
  • Ikasleak ondo egindako lanak duen garrantziaz jabearaztea, ahalegina eta nork taldean duen erantzukizuna aintzat har ditzaten.

 

Ikastetxean

Haur Hezkuntza

  • Prestakuntza-planarekin jarraitzea: ikasgeletan jardunbide egokiak sartzea, gorputz-jardueren eta jarduera erritmiko edo musikalen bitartez, besteak beste, ikasgelen giroa, barnekotasuna, egonarria edo isiltasuna lantzeko.

Lehen Hezkuntza

  • Erlaxamendu, meditazio eta barnekotasunari buruzko prestakuntza jasotzea.

  • Ordutegian horretarako jarduerak lehenetsi eta errespetatzea.

  • Irakasleek elkarri esperientziak, ideiak eta materialak jakinaraztea.

  • Eskola-elkartean elkarbizitza oneko giroa sustatzea oinarri hauekin: harremanak, partaidetza erantzunkidea, errespetua eta enpatia.

DBH

  • Gure ikasleak ikastetxeko jardueretan esku hartzera bultzatzeko jarduerak antolatzea, eta prozesu horretan horiei laguntzea.
  • Ikasleak motibatuta egon daitezen, jarduera-keta metodologiak proposatzen jarraitzea.

 

Familiekin

Haur Hezkuntza

  • Familiek eta irakasleek umeak gurekin batera heztea, jarrera, ohitura edo jokabide egokiak lantzeko.

Lehen Hezkuntza

  • Familiei lan-ildoekin loturiko argibideak ematea.

  • Familiei barnekotasun-ildoen gaineko proposamenak jakinaraztea, ondoren haiek seme-alabekin gauza ditzaten.

DBH

  • Ikastetxeak antolatzen dituen ekintzetan buru-belarri ari daitezela, eta seme-alabak horietan parte hartzera bultza ditzatela.
  • Seme-alabei eskolan nahiz gizartean beren erantzukizunak garatzen laguntzea.

 

"Maitasunez hezitzen da, maitasunez irakasten da, maitasunez gauza on guztiak egiten dira"
San Pedro Poveda

 

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: