Haur Hezkuntza

17 - 18 IKASTURTEKO HEZKUNTZA-PROPOSAMENAK

"Bizitza gizatiarrago, pertsonak helburu"

"Maitasunez hezitzen da, maitasunez irakasten da, maitasunez gauza on guztiak egiten dira"
San Pedro Poveda

JARDUTEKO ILDOA:

  • Ikasleen prestakuntza integrala sustatzea, pertsona barruko dimentsioari arreta berezia jarriko zaiola, pertsona bakoitzaren ahalmenak garatzearren.

  •  

    Eskola-elkartean elkarbizitza oneko giroa sustatzea oinarri hauekin: harremanak, partaidetza erantzunkidea, errespetua eta enpatia.

Ikasgelan

  • Ikasgelan lasaitasuna, erlaxamendua eta isiltasuna sustatuko dituzten jarduerak egiten jarraitzea, enpatia, arreta handiz entzutea, harremana eta ikaskuntzak berenganatu ahal izateko giroan lan egiteko.

  •  

    Emozioak kudeatzeko topaguneak programatzea: sentitzen dugunari izena jartzea, gatazkak konpontzea, erabakiak hartzea,… Asteko ordutegiaren eta programazioaren barruan egiteko.

Ikastetxean

  • Prestakuntza-planarekin jarraitzea: ikasgeletan jardunbide egokiak sartzea, gorputz-jardueren eta jarduera erritmiko edo musikalen bitartez, besteak beste, ikasgelen giroa, barnekotasuna, egonarria edo isiltasuna lantzeko.

Familiekin

  • Familiek eta irakasleek umeak gurekin batera heztea, jarrera, ohitura edo jokabide egokiak lantzeko.

 

17 - 18 IKASTURTEKO IRAKASLERIA

2 urteko gela

Beatriz Quintanilla

Oihana Pérez

Laguntzailea: Natalia Herrán

Lehen maila

A — Natalia Vielva

B — Arantza Garabieta

Bigarren maila

A — Txento Blázquez

B — Ainara Samperio

Hirugarren maila

A — Inmaculada Martínez

B — Amaia Elordui

Ingeles irakasleak

Oihane Hurtado

Ainara Samperio

Musika irakasleak

Arantza Garabieta

Oihane Hurtado

Julene Lekunberri

Pedagogia Terapeutikoa

Elena Aguayo

Hezkuntza-Laguntzako espezialista

Susana Cirarda

Oihane Samperio

Koordinatzailea

Natalia González

ORDUTEGIA

2 urteko gela eta H. Hezkuntzako 1. maila
Astelehenetik ostiralera, 9:20tik 12:45era eta 15:00etatik 16:45era.

H. Hezkuntzako 2. maila
Astelehenetik ostiralera, 9:20tik 12:50era eta 15:00etatik 16:50era.

H. Hezkuntzako 3. maila
Astelehenetik ostiralera, 9:20tik 12:55era eta 15:00etatik 16:55era.

Asteazkenetan arratsaldez ez da klaserik egongo.

BIZIKIDETZA ETA FUNTZIONAMENDUA

Bertaratzea eta ordurako iristea

  • Errespeta itzazue jarritako ordutegiak: haurrak ordurako ekarri eta eraman itzazue.
  • Berandu iristen diren ikasleak (baita bi urteko ikasgelakoak ere) ate nagusitik sartuko dira eta sarrerako eserlekuan itxarongo dute harrera-lekuko pertsona batek ikasgelara eraman arte.
  • Haurrak ez badu eskolara joan behar, abisatu telefonoz.
  • Eskola-ordutegietan tutoreek ez dute telefonoa hartuko.
  • Sartzeko orduan ezin da igo gelara. Edozein gauzarako ohartxo bat bidali (data eta izenarekin)
  • Errespeta ezazue patioko marra gorria irteerak errazteko.
  • Aulkiak gordetzeko prestaturik dagoen lekua 2 urteko umeentzat da.

Arropa erosoa

  • Arropak erosoa izan behar du, ez du ez petorik, ez tiranterik, ez gerrikorik izan behar.
  • Haurrak kendu ditzakeen jantzietan josi ezazue zinta bat haren izenarekin; zintak jantzia zintzilikatzeko ere balio behar du.
  • Haurrei zikintzen direnean jartzen diegun arropa lehenbailehen garbituta bueltatu.
  • Euskara Egunean arropa guztia izenarekin eta jantzita ekarriko dute.

Psikomotrizitate-gela

  • Psikomotrizitate-saioa duten egunetan, haurrek eskolako txandala (2 urtekoak izan ezik), kamiseta zuria, belkrodun  oinetakoak eta ez labaintzeko galtzerdiak jantzi behar dituzte (arropa guztia jantzita baita galtzerdiak ere).

Irteerak

  • Irteeretan ezinbestekoa da ikastetxeko txandala janztea (ordainketa bankutik izango da).

Jangela

  •  Haurrak jangelara joan behar ez badu, abisatu tutoreari.

Urtebetetzeak

  • Urtebetetzeak ospatzeko gailetak bakarrik ekarriko dituzte.
  • Ez dira txartelak eta gonbidapenak banatuko.

Bisitak

  • Jarritako egutegiaren arabera egingo dira; betiere, aurrez ordua hartuta.
  • Bileretara haurrak gabe joan behar duzue.

Osasuna eta higienea

  • Umeak ez dira gaixorik eskolara etorriko
  • Ikasleei ez zaie botikarik emango. Ematekotan gurasoen ohar bat ekarri behar dute.
  • Ez dira botikak eraman eta ekarriko, arriskutsua baita.
  • Zorriak; umeen buruak aztertu eta bereiziki ohar bat bidaltzen dizuegunean.
  • Ezin da litxarreriarik ekarri.
  • Ezin da fruitu lehorrik ekarri.
  • Ezin da hortzetako eskuilarik ekarri.

Grabaketak

  • Eskola esparruan edozein grabazio edo argazki egiteko, ezinbesteko baldintza da zuzendaritza taldeari baimena eskatzea.
  • Datuak Babesteko Legeari jarraituz, adin txikiko baten irudia datu pertsonala dela. Hau jasota dago DBPLren 3. artikuluan, eta beraz, Lege honek eta berau garatzen duten erregulazioek babestuta dago. Ondorioz, debekatuta dago ikasleen argazkiak edo bideoak grabatu eta zabaltzea, hala ikastetxe barruan nola eskola orduan ikastetxetik kanpo egiten diren jardueretan.
  • Familia guztiek ez dute beren seme-alabei argazkiak edota grabaketak egiteko baimena ematen.

JARDUERAK

Lehen hiruhilekoa

  • Santa Teresa (urriak 16)
  • ABAO Txiki (3. maila)
  • Indautxu plazarako irteera (1. maila)
  • Casilda Iturrizar parkera irteera (2. eta 3. mailak)
  • Agenda 21eko eguna (azaroa)
  • Euskararen Egunaren ospakizuna (abenduak 2)
  • Giza Eskubideen egunari buruzko jarduerak (abenduak 9)
  • Gabonetako ospakizuna (abenduak 22)

Bigarren hiruhilekoa

  • Bake egunaren ospakizuna (urtarrilak 30)
  • Antzezlana ingelesez (otsaila)
  • Inauterien ospakizuna (otsailak 24)
  • Arte Ederretako Museoa (2. maila)

Hirugarren hiruhilekoa

  • Elkartasun astea (apirilak 23tik 27ra)
  • Antzezlana euskaraz (maiatza)
  • Ikastetxeko jaia: Pedro Poveda (maiatzak 25)
  • "Gosari osasuntsuak" (1. eta 2. mailak)
  • Ikasturte bukaerako ibilaldia Artziniegara. Haur hezkuntzako 3. mailako taldeek museo etnografikoa bisitatuko dute.

Interesgarriak irudituz gero, ikasturtean zehar batuko gatzaizkien jarduerak sortu ahal dira.

FAMILIEKIN ELKARRIZKETAK

Datorren ikasturterako bisiten ordutegia honakoa da:

  • Urriak 24
  • Azaroak 15
  • Abenduak 12
  • Abenduak 20
  • Urtarrilak 16
  • Otsailak 7
  • Martxoak 6
  • Apirilak 18
  • Maiatzak 15
  • Ekainak 5

Astearteetan (17:00etatik 19:00etara) eta asteazkenetan (15:00retatik 17:00etara). Bietan aurretik ordua eskatuta.

EBALUAZIOAK

Ikasleen ebaluazioa etengabekoa izango da.

Ikasturtean zehar tutoreek elkarrizketa pertsonalak izango dituzte familiekin ikasle bakoitzaren eboluzioa aztertuz joateko.

Ikasturtea bukatuta, txosten idatzi bat emango da.

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: