
Pastoral eta Proiekzio Sozial Saila
2018 / 2019 ikasturteko sail honen partaideak:
- Mª Begoña de Viguri (DBH)
- Laura Aparicio Martínez (DBH)
- Irune Garaizabal (Lehen Hezkuntza)
- Oihana Pérez Santa Marina (Haur Hezkuntza)
Jardueren egutegia:
- Liturgi Aldietako prestakuntza eta ospakizunak: Abendualdia-Gabonak, Garizuma eta Pazkoa.
- Santa Teresa dela eta, ikasturte hasierako Eukaristia.
- Giza Eskubideen eguna.
- Gabonetako Eukaristia.
- Bake eguna.
- Elkartasunen jardunaldiak.
- San Pedro Povedaren jaieguna.
- DBH 4. mailako ikasleen Agurra.
Ikasturteko helburuak
2018/19 ikasturtean helburu hauek landuko dira batik bat:
- Ekintzak sustatzea ikasleek barneratu, isilik egon, gogoeta egin eta entzuteko gaitasuna ezagut dezaten, eta, eginkizun horretan, horretarako uneak ezartzea eta barnekotasun-taldearekin elkarlanean jarduerak taxutzea.
- Sailaren eta barnekotasun-taldearen arteko koordinazioa bultzatzea, barnekotasunari buruzko prestakuntza-saioak taxutu eta gauzatzeko eta, modu sistematikoan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan barnekotasun-jarduerak sartzeko.
- Familien artean Pastoraltzari eta Gizarte Oihartzunari buruzko Plana zabaltzen jarraitzea, eta familiak parte hartzera animatzen jarraitzea.
- Elkartasun Batzordea ikastaroko elkartasun-proiektua garatzen jarraitzera bultzatzea.
- Sailaren ildoen arabera, irakasleak prestatzeko ekintzak taxutu eta garatzea.
- Irakasleek sailak proposatutako ekintzak taxutu eta garatzen eta ikasleekin boluntariotzako ekintzetan parte har dezatela sustatzen jarraitzea.
Lan-eremuak eta ekintzak:
1. Ikuspegi kristaudun prestakuntza humanizatzailea
- Hezkuntza-proposamena egitea eta hori etapetan zehaztea eta ikasturte hasierako bileretan aurkeztea.
- Ikasturteko elkartasun-proiektutik taxututako ekintzak, tutoretzetan egiten direnak, etapa eta ikastetxe-mailan Giza Eskubideen Egunerako, Bakearen Egunerako eta Elkartasun Jardunaldietarako.
2. Fedea esperientziaren bidez transmititzea
- Ikasleekin aldi liturgikoak prestatzea: Abendualdia/Gabonak eta Garizuma/Pazkoa.
- Eskola-elkartearen ospakizunak: Santa Teresa jaia, Gabonetako Eukaristia, San Pedro Povedaren jaia eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleen agurra.
- Geletan Pedro Povedari eta Instituzio Teresiarrari buruzko lana egitea jaia egin aurretik.
- Ospakizunak, ikastetxeko irakasleekin eta langileekin.
3. Toki-inguruetan inplikatzeko eta horien aldaketa sozialerako prestakuntza
- Elkartasun-proiektuari buruzko ekintzak: hitzaldiak, jarduerak tutoretzetan, tailerrak, mahai-inguruak edo erakusketak bisitatzea, besteak beste.
- Giza Eskubideen Egunean, Bakearen Egunean eta Elkartasun Jardunaldietan egingo diren ekintzak taxutzea.
- Boluntariotzari buruzko plana Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleekin, boluntariotza sustatzeko eta ikasleak protagonista egiteko.
- Ikaskideei proiektuaren berri ematen diete, Elkartasun Jairako tailerrak prestatzen dituzte, besteak beste horma-irudiak edo triptikoak diseinatzen dituzte; eskola-elkartea inplikatzeko, tailerrak burutzen dituzte eta jaiaren azpiegitura muntatzen laguntzen dute.