Berriak - Web del Colegio Ikasbide Ikastetxea

Colegio Ikasbide Ikastetxea

 

5. mailako ikasleek, ilusio handiz, irrati saio batzuk prestatu dizkizuegu. Gogor ibili gara gure programak prestatzen. Ondoren, irrati saioak ikus ditzakezue. Espero dugu zuen gustokoak izatea!

 

5.A

5.B

 

Martxoaren 22an, Indautxuko plazara gure inguruari buruzko behaketa egitera joan ginen. “Herria eta hiria”. Taldeka gure fitxak bete genituen eta zabuetan jolasaldiz gozatu genuen.

 

 

Bost urteko neska-mutilak arretaz eta trebetasunez gure dorsalak, palak eta dominak egin ditugu gure olinpiar jokoetan jolas gaitezen.

Entrenamenduei ekin ondoren, astelehen arratsaldez, gure olinpiadak ospatu genituen, bi urteko ikaskideek animatzen zigutela.

  1. Kirolarien desfilea
  2. Beroketa
  3. Lasterketak
  4. Oztopo-lasterketak
  5. Taldeka diziplina ezberdinen rotazioa: frontenis, baloia menperatzea eta balonbolea.

Gure kemena eta adorea gure entrenatzaileak ikusi ondoren, dominak eman zizkiguten.

Eta ez ahaztu gure esaera:

Kirolean garrantzitsuena GOZATZEA da!!

Pasa den martxoaren 22an, Haur Hezkuntzako lagun guztiok Erramu Igandea ospatzeko elkartu ginen.

Ospakizuna zuzentzera Alex gonbidatu genuen, otoitzak, kantak eta prozesio txiki bat eginez. Honetarako, paperezko erramuak prestatu genituen eta, hortxe bertan, Alexek berak bedeinkatu zizkigun.

Arratsalde berezia eta alaia izan zen.

Eskerrik asko Alex etortzeagatik.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: