Colegio Ikasbide Ikastetxea

Fisika eta kimika ikasgaiko ikasleek UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako “Kimika Bizirik” proiektuan parte hartu dute.

Ikasleek laborategiko zenbait praktika egin dituzte: Urrezko zentimoa edo alkimisten ametsa, detektibe kimikoa eta disoluzio ezezagunen identifikazioa, nylon  prestaketa, geruza fineko kromatografia, Hotzaren txokoa (saiakuntzak nitrogeno likidoarekin) eta Kimilumineszentzia.

Urtarrilaren 14an, DBHko 1.go mailako ikasleek EITBko egoitza nagusia bisitatu dugu. Han, munduaren beste herrialdetatik datozen berriak non ikuskatzen diren, kazetariek non egiten duten lan eta hainbat plato ikusi ditugu. Horretaz gain, Euskadi Irratiko saio bat zuzenean ikusi dugu.

Lehenengo sorospenak haurrei irakastea lehendabiziko urrats adierazgarria izan da gizarte seguruagoa eta osasuna zaintzean kontzientziatuagoa lortzeko bidean, modu indibidual zein kolektiboan.

Prestakuntza hori, gaur gaurkoz, oraindik ere gainditzeke dagoen ikasgaia da gure gizartean: ikerketen arabera, biztanleen %10ek baino ez du Lehen Sorospenen gaineko ezagutza.

Horregatik sortu da TXIKIDYA KLUBA; gure inguruko haur guztiek "gainontzekoei laguntzeko" ikasgaian bikaina lortzeko beharrezkoa ikas dezaten.

Guk, tailerra egin genuen ostiralean, urtarrilak 11. Primeran pasatu genuen gauza garrantzitsuak ikasten.

DBHko 3. mailako ikasleak Galdakao Coca-Cola lantegia bisitatzera joan dira. Geografia ikasgaian ikasten dauden bigarren sektorea zuzenean ezagutzea zuen helburu irteera honek.

 

 

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: