Colegio Ikasbide Ikastetxea

Pasa den asteartean, otsailaren 14an, Haur hezkuntzako ikasleok Karmengo antzokira "The vain little Mouse" antzeslana ingelesez ikustera joan ginen, Transeducako antzerki-talde batek antzestuta.

Pasa den otsailaren 4an, herri-tradizioa jarraituz, eskolako ikasleok kalera atera ginen Agate deunari kantatzera.

Goizez, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakook Bilbotik kalejira egin genuen abesti ezaguna geure ahotsaz eta makilez interpretatuz. Arratsaldez, Indautxu plazaraino hurbildu ginen gure senitartekoek ikus eta entzun gintzaketen. Hiru t'erdiak inguruan, Haur Hezkuntzako lagunok atera ginen eta ordu bat geroago Lehen Hezkuntzakook.

Gure senitarteko guztiei bertan egotea eskertu nahi diegu.

Gaur Ikasbideko ikaslegoa Indautxuko plazan bildu gara indarkeriaren aurkako eta bakearen aldeko eskola-eguna (urtarrilak 30) ospatzeko. Horretarako, Gandhiren oroimenez manifestu bat baita gure bakearen eguneko konpromisoak ere ozen irakurri ditugu, keinu txiki batekin batera aurkeztua.

Bakearen alde irakurritako manifiestua.

"Celebramos el día escolar de la No Violencia y la Paz. Cada año por esta fechas recordamos a Gandhi y a otros muchos que han hecho realidad en su vida que el amor es mejor que el egoísmo, la no-violencia mejor que la violencia y la paz mejor que la guerra.

Queremos decir alto y claro y sobre todo comprometernos a sembrar la tolerancia, la igualdad y la paz.

Queremos unir nuestras voces al gesto de Gandhi que para protestar por el impuesto que tenían que pagar los consumidores indios sobre la sal al estado, hicieron el gesto de recoger agua salada y obtener la sal a plena luz del día. De este modo, y siguiendo el ejemplo de Gandhi, consiguieron los indios el derecho a recolectar ellos mismos la sal y a liberarse de la ley británica, iniciando así las portestas que les permitieron conseguir la independencia de la India.

Expresamos nuestro compromiso leyendo en voz alta y reafirmándonos en las frases que, en forma de cadena, presentamos en la Eucaristía de Navidad. Al mismo tiempo acompañaremos estos mensajes con sal, en un intento de simbolizar esta lucha pacífica de Gandhi."

Bakearen eguneko konpromisoak.

  • Besteak eta besteen iritziak errespetatu.
  • Besteak kontuan hartu eta elkarbanatu.
  • Laguntza ematea inor baztertu gabe.
  • Errespetua eta maitasuna.
  • Etxeko lanetan familiakoei lagundu.
  • Denak gonbidatuko ditugu jolasteko, ez gara haserretuko, errespetatu eta ondo tratatuko dugu elkar, eskuzabalak izango gara eta barkatuko ditugu lagunak.
  • Gure inguruan bakea, laguntasuna eta maitasuna ipini.
  • Gure irribarrea oparituko dugu besteak alaitzeko.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: