Colegio Ikasbide Ikastetxea

Abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna ospatzen da, San Frantzisko Xabierkoa jaiegunarekin batera. Hori dela eta, egunarekin batera, eta urtero bezala, aurten ere zenbait eginkizunetan aritu gara.

Haur Hezkuntza

Egun honen zehar egin ditugun ekintzak hauek izan dira:

Goizez:

  • Gure irakasleen laguntzaz, "gure euskal pastela" denon artean egin dugu.
  • Gimnasioan eta gure lagunekin batera, herri kirol batzuetan parte hartu dugu: sokatiratan, txingetan, txapel jaurtiketan baita saku lasterketan ere.

Arratsaldez:

  • Gure eskolako irakasle batzuk "Zazpi jauzi" dantzatzen ikusi ditugu. Gero, astean zehar prestatutako dantzak jokatu ditugu:
    • 2 años: Arantzantzan.
    • 3 años: Orpo punta.
    • 4 años: Arratsaldeko seiretan.
    • 5 años: San Petrike dantza.
  • Eguna amaitzeko, goizez egindako pastel goxoa gure lagunekin jan dugu.

Argazkiren batzuk ikusteko, Euskararen eguna 2011.

Lehen Hezkuntza

Aurreko urteetan bezala, herri kirolak egin ditugu, aurten "Natur Kirolak" deitu diegu: sokatira, lokotxak, mahatsen zapalketa, txapela arrantza, idi froga eta ikatza gora.

Aurten ere, gure hamaiketakoan txorizoa izan dugu.

Baserritar edo arrantzalez jantzita etorri gara eta Euskararen egunerako ikasitakoa abestu eta dantzatu dugu.

DBH

DBHkoek abenduaren 1ean hurrengo irteerak egin zituzten.

DBH 1

  • Bilboko Alde Zaharrera bisitaldia.
  • Euskal museoa.
  • Artxandarako igoera funikularrez.

DBH 2

  • Gernikako Bakearen museoa.

DBH 3

  • Gasteizko Santa Maria katedrala.

DBH 4

  • Legazpiko Mirandaola burdinola.
  • Zumarragako Antioko Ama Birjinaren ermita.

Emakume indigenen hezkuntza-maila hobetzea, Muñecas probintzian (La Paz departamendua, Bolivia)


Boliviako biztanleen %50,6 emakumezkoa da, eta %49,4 gizonezkoa. Biztanleen %42 15 urtetik beherakoa da, eta bizilagunen soilik %4 da 65 urtetik gorakoa.

Herrialde honetan etnia- eta kultura-aniztasun handiago dago; izan ere, 37 talde etniko eta 10 hizkuntza-familia batera bizi dira.

Bolivia giza garapen ertainekotzat jo diren herrialdeen multzoan dago, baina duen kokapenari begiratuta, hurbilago dago giza garapen txikiko herrialdeetatik. Latinoamerikako hiru herrialde pobreenetako bat da, eta parekotasun-ezaren indize handiak ditu.

Landa-eremuaren eta hiriaren artean dagoen alde handia ere aintzat hartzeko modukoa da.

Muñecas probintzia La paz departamenduan dago. Probintzia horretako biztanle gehienak indigenak dira, aimara, kitxua eta landako herrietakoak. Komunitate horietako biztanleek nekazaritzan dihardute, eta irauteko ekonomiak dituzte.

Probintziako lurrak oso higatuta daude, eremu hartako topografiaren ondorioz, eta bertako jendeak ez du lurrak egoera onean mantentzeko prestakuntza egokirik. Hori dela eta, gizonek lan-bila emigratu behar izaten dute, eta emakumeak familia zaintzen geratzen dira, eta etxeko zein soroetako zereginak egin behar izaten dituzte.

Landa-eremuetan, hezkuntza kalitatea oso txikia izan ohi da: batetik, azpiegitura nahikorik ez dagoelako; bestetik, irakasleek ez dutelako behar besteko prestakuntzarik (ez dira bertakoak izaten normalean, eta, beraz ez dute ezagutzen herriko jatorrizko hizkuntza); eta, azkenik, edukiak eta materiala ez daudelako egokituta bizi diren egoerara.

Bestalde, emakumeen egoera zaurgarriagoa da gizonena baino, gizonek baino analfabetismo-maila handiagoa dutelako; eta horrek komunitateetako erabakiak hartzean duten parte-hartzea mugatzen du. Familietan, hezkuntza-arloan, neskatilei ez zaizkia eskaintzen mutikoai ematen zaizkien aukera berdinak, eta askotan neskatilek hartu behar izaten dute beren gain helduen lana, dela etxean, dela soroan.

Proiektuaren helburua:

InteRed erakundearen asmoa da Muñecas probintziako kitxua emakumeek ikaskuntza-prozesu bat egin dezaten lortzea, irakurrizko ulermena eta idazteko gaitasuna hobetzearen bitartez. Horretarako, laguntza-materiala sistematizatzen, egiten eta baliozkotzen dugu, bai kitxuaz bai bi hizkuntzetan (kitxua-gaztelania), hezkuntza formaleko sistemara sartzeko aukerarik izan ez duten kitxua emakumeek lehen hezkuntzako ezagutza finka dezaten.

Alfabetatze-programek baztertze- eta diskriminazio-egoerak aldatzen laguntzen dute; izan ere, alfabetatzeak eraldaketa pertsonala eta soziala dakar berekin. Emakumeek autoestimua areagotzen dute eta beren burua gehiago balioesten ikasten dute, baina ez hori bakarrik: emakume asko une horretan hasten dira emakume izanik ikasteko, beren burua hobetzeko eta beren buruarengan konfiantza izateko dituzten eskubideak ezagutzen. Horrek eragina du emakume horien seme-alaben heziketan ere, emakumeak motibatuago izaten baitira, eta seme-alabak ikastera bultzatzen baitituzte. Era berean, beste emakume batzuengana iritsi ahal izateko eta haiek ere ikasten has daitezen animatzeko motibazioa ere bada.

Alfabetatze-programa bat baino gehiago dago; besteak beste, Centro Educativo Técnico Humanístico Agropecuario (CETHA) izeneko ikastetxeak eskaintzen duena. Alfabetatze-programa horrek herri indigenen egoera eta hizkuntza kontuan hartzen ditu, bai eta haien nekazaritzako eta abeltzaintzako teknikak ere, eta horrek lurra hobeto lantzen laguntzen die. Orobat, komunitatea garatzeko aukera ere ematen die. Azken xedea da herri indigenaren harrotasuna, duintasunaren zentzua eta nortasuna berreskuratzea. Proiektua 2006. urtean hasi zen, eta CETHAn ikasketak egiten ari diren 256 kitxua emakume dira proiektuaren zuzeneko onuradun.

Azaroaren 10ean, Eskolako Agenda 21 eguna ospatu dugu Ikasbiden. Guretzat, konpromisoa hartu dugulako eta ingurumen jasangarria garapenaren alde gaudelako egun hau oso garrantzitsua da. Hezkuntza elkartea kontzientzia hartzen saiatzen gara mundu bidezkoagoa, hobea eta orekatutagoa izateko denontzat. Pasa zaitezte gure A21eko erakuzketatik eta ikusiko duzue zenbat gauza egin ditugun urte hauetan.

Instituzio Teresatarrak, bere fundazioaren mendeurrenean, atseginez gonbidatu nahi zaitu Bilbon egingo diren ekitaldietara:

  • Azaroaren 17an, ostegunean, Begoñako Andra Mari Basilikan, 19:00etan
    Eskerrak emateko eukaristia, Bilboko Gotzain Mario Iceta Gavicagogeascoa jn. t. ptu. buru delarik.
  • Azaroaren 25ean, ostiralean, Bidebarrietako Liburutegi Nagusian, 19:00etan
    “Memoria de un Centenario. Una mirada diferente a la educación de las mujeres” hitzaldia, Consuelo Flecha García Sevillako Unbertsitateko katedradunaren eskutik.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: