Colegio Ikasbide Ikastetxea

Udazkena dela eta, 2. zikloko Haur Hezkuntzako haur guztiak Indautxuko plazara eta Doña Casilda parkera atera gara paisaian gertatuko aldaketak behatzera.

3 urtekoak, Indautxuko plazara joan baino lehen, ikasgelan zuhaitzen argazki batzuk begiratzen egon gara gero hauek plazan bertan aurkitzeko. Tamaina, kolore eta forma askotako hostoak hartu eta gero, andereñoek jolas-parkean tartetxo bat elkarrekin jolasten utzi digute. Ikasgelara heltzean, plazan hartutako hostoak sailkatu ditugu kolorea kontutan izanez.

4 urtekoak, Doña Casilda parkera naturan udazkeneko aldaketak eta gure hiriaren ezaugarri batzuk ikustera joan gara; alegia, metroa, Iberdrola Dorrea, Arte Ederretako Museoa, Indautxuko enparantza,... Primeran pasatu dugu eta asko gozatu dugu.

5 urtekoak, Doña Casilda parkera ere jaitsi gara. Aurreko egunean, ikasgelan Bilboko plano batean nondik joango ginen ikusi dugu. Parkean bertan gure inguruneko gauzak zentzumenez hauteman behar izan ditugu. Buelta eder bat eman eta gero, leku apropos batean eseri gara eta parketik ikusi, entzun, ukitu eta usaindu ditugun gauzetatik bana lan-koadernoan margotu egin ditugu. Bukatzean, jolasean ibili gara jolas-parkean eskolara igo aurretik. Arratsaldez, topagunean gure esperientziaz hitz egin eta gero, Bilboko planoan parkera joateko jarraitu dugun bidea markatu dugu eta marrazki ederra egiten saiatu gara.

Irteerako argazki batzuk ikusi nahi badituzue, sakatu hurrengo link hauetan:

3 urte - 4 urte - 5 urte

Espero dugu zure gustokoak izatea.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: