Colegio Ikasbide Ikastetxea

Pasa den martxoaren 18an, DBH, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleok Alejandro Martínezekin egoteko aukera bikaina izan genuen. Bogotako “Fundación Pequeño Trabajador” proiektua aurkeztu zigun, kurtso honen zehar murgilduz joan garen proiektua.

Alejandroren esker, Giza Eskubide eguna antolatzen ari ginen bitartean ikasi genuena gogorazi gintuen. Honekin batera, Patio Bonito auzoko haur batzuen irudiak ere erakutsi zizkigun, esperientzia zertan zetzan azaltzen zigun bitartean.

Aurrera daramatzaten jarduera batzuk ikusi ahal izan genituen, esate baterako: paper birziklatuaz egindako txartelak, saltzeko egindako jogurta...; nola ematen duten denbora fundazioan ere bai, kometak egiten, kirol ezberdinetan parte hartzen, jaiak ospatzen, irakurtzen baita idazten ere ikasten,... Honez gain, familiek parte har dezaten eta haien heziketarako ekintza ezberdinak ere egiten dituzte.

Kontatu eta erakutsi zigun guztietaz, irakasleek, haurrek eta senideek zein ilusioz, esfortzuz eta pozez parte hartzen zuten gehien gustatu zitzaiguna izan zen. Eta halaber, bai Patio Bonito auzoan bai mundu osoan elkartasun, ardura eta konpromiso balioetan ikasteak eta bizi izateak duten garrantzia.

Kaixo lagunok!

Beste urteetan bezala, aurten ere ELKARTASUN JARDUNALDIAK ospatuko ditugu. Urte honetan Instituzio Teresatarraren InteRedek aurkeztutako Bogotako (Kolonbia) Patio Bonito auzoko “El pequeño trabajador” (Langile txikia)  proiektuarekin elkarlanean ari gara, kanpainaren barne.

Esku tartean daukazun eskutitz honen asmoa da jardunaldietan izango diren ekintzei buruzko informazioa ematea eta horietan parte hartzera bultzatzea.

Elkartasun astean, apirilaren 4tik 7ra, Lehen eta Bigarrren Hezkuntzako atsedenaldietan APAk antolatutako bokata salmenta lagunkidea izango da.

Eta azkenik, apirilaren 7an, 17,00etatik 19,00etara elkartasun jaia ospatuko dugu eta jai hau ospatzeko zuen laguntza eta parte-hartzea ezinbestekoa da.

  • Bilbo eta Euskal Herriko InteRed Batzordeek Jolas Kooperatibo tailerretan lagunduko dute.
  • DBHko ikasleak txartel salmenta ez ezik eurak eta InteRedek antolatutako tailerretan ere arituko dira.
  • Iaz modura, baloiak eta kirol ekipamenduak zozketatuko dira.
  • Zuen etxean prestatutako betiko askari gozoak salduko dira.

Danok zaudete gonbidatuta jateko desberdinak egitera (7an, goizeko 9.00etatik APA bulegoan utzi ahal izango dira).

Eskutitz honekin batera doakizuen elkartasun kartazala Ikasbideko harreran entregatu ahal izango da. Denon artean Elkartasuna areagotuko dugu.

Ekartasuna jaian ikasleek parte hartu ahal izateko egun horretan ez da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.

Apur batzuekin elkartasuna posiblea dela sinistu nahi dugu.Parte hartuko duzuelakoan, agurtzen zaituzte,

Pastoraltza Batzordea

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: