Colegio Ikasbide Ikastetxea

Gaur goizez Arriaga antzokira hurbildu gara autobusez "El bosque de Grimm" izeneko ikuskizuna (testurik gabekoa, Maurice Ravelen musikaren bidez kontatua eta txotxongiloen zein proiekzioen bidez antzeztua) ikustera. Ipuin klasikoetan oinarrituriko bertsio honetan, pertsonaia batzuk ikusi ahal izan ditugu, hala nola Txanogorritxu, Erpurutxo, Errauskiñe, Igel Printzea,...

Ikusgarria benetan!

Hezkuntza Sailburuak Ikasbide praktika-formakuntza ikastetxe izendatu du, Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntzan irakasle izateko masterraren praktikum egingo duten unibertsitateko ikasleentzat.

Martxoaren 6an Hezkuntza Sailburuak atera zuen dekretuak ezartzen ditu praktika-ikastetxeen aitorpenerako baldintzak, baita praktika-ikasleen tutorearen akreditazioa ere.

Hobetzen saiatzen gara, etorkizuneko irakasleen kalitatezko formakuntza baten alde.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: