Nola Sartu Educamos Plataformara

Zure erabiltzaile-izena edota pasahitza gogoratzen ez badituzu, jarri harremanetan Idazkaritzarekin Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikoan horiek eskatzeko.

Ikastetxeari jakinarazi diozun helbidean erabiltzaile-izena eta pasahitza jaso ondoren, SARTU ORDENAGAILU BATETIK horiek aldatzeko.

Sartu ikastetxearen www.ikasbide.org web-orrian; goialdeko eskuinaldean Educamos logotipoa ikusiko duzu: egin klik gainean eta idatzi jaso dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza.

Hurrengo pantailan beste pasahitz bat idatzi BEHARKO DUZU. Pasahitz horrek  8 karaktere izango ditu gutxienez (letra larriak, letra xeheak eta zenbakiak).

Era berean, Segurtasun Galdera bat eta horren erantzuna adierazi beharko dituzu. Ondoren, egin klik “Pribatutasun-baldintzak onartzen ditut”  gainean.

Kontuan hartu beharreko bi gauza:

  1. Ez utzi INOIZpasahitzak Interneten gordeta.
  2. Irtetean, ITXI BETI SAIOA (goialdeko barran, izenaren ezkerretara, fitxa bat zabaltzen da).

Halaber, jakinarazten dizugu Educamos-en posta-kontuaren bitartez informazio orokorrak, bertsioen eguneratzeak, Hezkuntza argitalpenak eta antzekoak bidaltzen ditugula. Hori dela eta, kontu hori “Nire mezuak/Nire posta” ataletik (pantailaren ezkerraldean) ireki behar da.

OHARRAK” atalean Educamos plataformaren app-ari  buruzko familientzako gidaliburutxoa duzue eskuragarri.

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: