Urtarrilak 15 - Oxford Test of English

Familia agurgarriak:

Ikasbide ikastetxea Ingeleseko B2 ziurtagiri-emaile bilakatu da. Ziurtagiria Kanpo Hezkuntza erakundeek zein Oxford unibertsitateak aintzatetsi dute.

Gaur egun, 15 urtetik gorako ikasleek beren Ingeles-maila egiaztatzea komenigarria dela uste dugu eta orain ikastetxean daukate azterketa egiteko aukera. Beste ziurtagiri batzuk (First Certificate of Cambridge, adibidez) lortzeko ez bezala, azterketa hau egiteko ez da heziketa berezirik behar.

Azterketa ikastetxeko informatika gelan egingo dute eta Oxford Unibertsitateko irakasleek zuzenduko dute. Beraiek emango dute ziurtagiria eta ikasleari bidaliko diote.

Lau gaitasun linguistikoak aztertzen ditu (Reading, Listening, Speaking eta Writing) bi ordutan.

Azterketak 90€ balio du.

Azterketa urtarrilaren 15ean izango da (deialdi gehiago egongo dira). Parte hartzeko interesaturik bazaudete abenduaren 19rako, erantzuna eman.

Hurrengo loturan azterketaren Demoa eta informazio interesgarriak aurkituko dituzue.

http://www.oxfordtestofenglish.es/el-examen/

 

Agur bero bat

 

Zuzendaritza taldea

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: