ASKATU KORAPILOAK MUNDUARI

https://youtu.be/9SX1ne8MzLs

“Zorionekoak, baketik mundu bidezkoagoa, jasangarriagoa eta alaiagoa eraikitzen dutenak”

“Zorionekoak, bake direnak, besarkada direnak, sendatu egiten dutelako”

Hezkuntza-etapa guztietan, Haur Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzako 4. mailara, bizi izandakoa partekatu nahi dugu Bakearen Eguna ospatzeko. Hiru astez BIZI + BAKEA gauzatu dugula esan dezakegu.

Lehenengo jarduerak,“Desanudar al mundo/Askatu korapiloak munduari” izenekoak, isiltasun eta barnekotasun esperientzia eman digu, hots, gure sentimenduekin konektatzekoa eta lotzen gaituzten eta aurrera egitea eragozten diguten korapiloak ezagutzekoa. Lehen Hezkuntzako nahiz Bigarren Hezkuntzako ikasleek beren bizipenak eta esperientziak adierazteko tokia aurkitu dute, eta beren korapiloak ez ezik ikaskideenak ere askatzeko gai izan dira, eta elkartasuneko une magikoak sortu dira haien artean.

Bigarren jardueraren bidez, hiru etapak mintzagai dituen film baten eskutik bakea eraikitzera deituta sentitzen garela adierazi nahi izan dugu.

Bideo honetan egindako jardueretako batzuk erakusten dira.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: