Ongi etorria. 2020-2021 ikasturtea

Familia agurgarriak:

Udako oporrak pasata, zuengana jotzen dut ikasturte berriari, 2020-2021 ikasturteari, ongi etorria emateko. Ezinbestean, pandemiak markatutako ikasturte bat. Ustekabean iritsi zen pandemia, eta gure gizartean eta bizitzan era guztietako ondorio garrantzitsuekin ezarri da.

Hori dela eta, hainbat neurri hartu behar izan ditugu hezkuntza-jarduerari eusteko eta gure ikasleen eta ikastetxeko langileen osasuna zaintzeko. Hezkuntza-komunitate osoaren lankidetza behar dugu eraginkorrak izan daitezen, eta zuena, familiena, funtsezkoa izango da. Eskerrak ematen dizkizuet aldez aurretik.

Eta testuinguru horretan, hirugarren urtez jarraian bat egiten dugu ITko Ikastetxeen Idazkaritzak proposatutako leloarekin: "Salalavida". Pandemiak gauza positiboak ere ekarri ditu, lehen garrantzitsutzat ez genituen gauza askoren benetako esanahia gogorarazi digu eta, batzuetan, guretzat lehen garrantzitsua zena benetan hain garrantzitsua ote den plantearazi digu. Nola jarraitu bizitzen +? Bizitzara irtenez, baina ez edonola, bizitza gatzatuz, Pedro Povedak eskatzen zigun bezala, "bakoitzak eman dezala eman dezakeen guztia".

Ez dut amaitu nahi niretzat ere ikasturte berezia izango dela esan gabe Ikasbideko zuzendari gisa lehena izateagatik. Begoña Suarezek egindako lana eskertu nahi dut hemendik. Bere aholkuak oso ondo etorri eta etorriko zaizkit aurrean dudan erronka berri honetarako. Hezkuntza-komunitate osoaren konpromisoa eta lankidetza izan nahi ditut, eta, nola ez, zuena, familiena, ere bai.

Pozez beteriko ikasturte bat opa nahi dizuet. Birusak ez dira kutsagarriak diren bakarrak, baita bizitza ulertzeko, bertara ateratzeko eta gatzatzeko modua ere.

Agur bero bat,

Blanca López Arbeloa, zuzendaria.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: