Elikagai Bankuarentzako laguntza 2020

Ikasbide ikastetxetik ezin dugu aurreko urteetan bezala lagundu: biltegiak bisitatzera joan, klaseekiko kontzientziazio-lana egin eta elikagaien zentroko bilketarekin amaitu.


Hala ere, Bizkaiko Elikagaien Bankuak guztion laguntza behar du, eta, beraz, bidali diguten komunikatua jarraian utziko dizuegu.

Ikasbide beti egon da hor egoera hauetan, eta horregatik inoiz baino gehiago animatzen zaituztegu laguntzera: urratsez urrats lortuko dugu.
 
Oharra:
 

Bizkaiko Elikagai Bankuak indarrez jarraitzen du gose eta zarrastelkeriaren aurka lan egiten 1995 urtetik hasita orain arte.

2008. urtean izandako ekonomia krisialdiak ekarritako pobreziaren gorakadak, hainbat pertsonaren beharrak eta premiak areagotu zituen eta Elikagai Bankuetan jasotako elikagai eskaerak gorakada handia izan zuen.

Oraingoan pandemiaren eraginez, Bizkaiko hainbat etxetan oso larritu da egoera, eta gizartearen elkartasuna eta lagunkidetasuna eskatzen ari dira aurrera ateratzeko. Esate baterako, gure elkartean eskaerak %30ean igo dira.

Laster etorriko den azaroko Bilketa Nagusian dagoen osasun egoeragatik ezin izango garela supermerkatuetan egon kontuan izanda, beharrezkoa ikusten dugu zuen parte-hartzea beste era batera eskatzea; hau da, emari edo ekarpen ekonomikoa dirutan egitea gero elikagaiak erosteko eta lortzeko.

Benetan esan behar dugu Bizkaiko herritarren parte-hartzea beti bikaina izan dela , eta beraien elkartasuna aipatzekoa dela, horregatik ziur gaude oraingoan ere erantzuna ezin hobea izango dela.

BILKETA NAGUSIA 2020ko azaroa.

 1- Informazio kanpaina azaroaren 16tik, 22ra garatuko da. Epe horretan emariak online egin daitezke Bizkaiko Elikagaien Bankura, www.bancali-biz.org/donacion-economica/ web orrialdearen bidez.

2- Bilketa kanpaina supermerkatuetan azaroaren 20an, ostiralean, eta azaroaren 21ean, larunbatean, izango da. Aurtengo bilketaren izena hauxe izango da: KUTXAN EMAN EZAZU ZURE LAGUNTZA. Lagun bakoitzak berak nahi duen dirua eman dezake Bizkaiko Elikagaien Bankurako.

3- Bihotzez eskertuko genuke kutsatzeko arrisku gutxien duten pertsonak boluntario aurkeztea, hau da, 65 urte baino gutxiagokoak, gaixotasuna izan dutenak edo antigorputzak garatu dituztenak.

Prozedura honen bidez erraztuko dugu boluntarioen parte hartzea: - Emaila bidaliz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera, eta bertan izena, harremanetarako telefonoa eta norbera bizi den udalerria jarri.

- Telefonoz deitu zenbakia hauetara, 946053779 edo 944499258, astegunetan 9:30etik 12:30era.

 

4- Kanpaina honetako bilketan jasotzen den diru guztia BAB-k elikagaiak erosteko izango da.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: