LOMLOEren kontra sinatu (Celaa Legea)

Ikasbide Ikastetxeak, jakinarazi nahi dizuegu oso kezkatuta gaudela gaur egun Legebiltzarrean eztabaidatzen ari den hezkuntza-lege berriarekin, LOMLOErekin, zeina Celaá Legetzat ere ezagutzen den, COVID-19ren pandemia betean, familien eta gizarte osoaren kezkak bestelakoak direnean.

Legearen eztabaidak beste aldi egokiago batera atzeratu beharrean, Gobernuak nahiago izan du bere lege berria bizkortzea, eztabaidarik eta adostasunik gabe, eta bere artikuluetan garrantzi handiko aldaketak sartzea. Lege berriak administrazioei gero eta ahalmen zabalagoak ematen dizkie, familiek beren seme-alaben hezitzaile gisa duten erantzukizuna baztertuz.

Izan ere, LOMLOEk:

- Ikasleak ikastetxeka banatzea ahalbidetzen du, familiek beren semealabentzako ikastetxea aukeratzeko duten askatasuna Mugatuz. Eskubide hori Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak bermatzen du.

- Erlijioaren irakaskuntza atzeratzen du

- Zalantzan jartzen du hezkuntza bereziko ikastetxeen biziraupena.

- Arriskuan jartzen du hezkuntza eredu publiko eta itunduaren osagarritasuna, eredu publikoari lehentasuna emanez .

LOMLOEk 260.000 profesional baino gehiagori eragiten die, irakaskuntzakoak eta irakaskuntzaz kanpokoak, arriskuan jartzen baitute beren lanpostuen jarraitutasuna; 4 milioi familiari, hain zuzen ere, seme-alaben premietara eta haiek identifikatzeko hezkuntza-proiektura hobekien egokitzen den hezkuntzamota aukeratzeko eskubidea mugatzen zaie; 3 milioi ikasleri baino gehiagori, ikastetxe publiko zein pribatuetan Erlijioa ikasgaia borondatez ikasteko aukeratzen dutenei. Horrek guztiak sare itunduko eta pribatuko 9.300 zentrotan baino gehiagotan eragingo du, zentro horien jarraipena eta funtzioa arriskuan daude.

Beraz, LOMLOEk gure ikastetxeari, irakasleei, familiei eta ikasleei eragiten die, zuei eragiten dizue zuzenean, guztioi eragiten digu.

Horregatik, izenburu hau duen kanpainarekin bat egiteko eskatzen dizuegu: "Pluralagoak, askeagoak, berdinagoak. Benetan inklusiboa den eskola baterantz, guztiekin eta guztiontzat". Bertan, hainbat ekimen proposatzen dira, hala nola Celaá Legearen aurkako sinadura bilketa bat www.masplurales.es. Hezkuntza eredu ezberdinen elkarbizitzaren eta gure Konstituzioan aitorturiko eskubideen aldeko sinadura bilketa batda .

Guztiok — familiak, ikastetxeak, irakastetxeak eta ikasleak — helburu berak batzen gaitu: Gizarte hobe bati lagunduko dion kalitatezko hezkuntza-sistema batek, hain zuzen ere. 

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: