Oxford Test of English

Beste batzuetan bezala, hurrengo Oxford B2 azterketako deialdi berria aterako dugula jakinarazten dizuegu.

Gaur egun, 15 urtetik gorako ikasleek beren Ingeles-maila egiaztatzea komenigarria dela uste dugu eta orain ikastetxean daukate azterketa egiteko aukera. Beste ziurtagiri batzuk (First Certificate of Cambridge, adibidez) lortzeko ez bezala, azterketa hau egiteko ez da heziketa berezirik behar.

Azterketa ikastetxeko informatika gelan egingo dute eta Oxford Unibertsitateko irakasleek zuzenduko dute. Beraiek emango dute ziurtagiria eta ikasleari bidaliko diote. Lau gaitasun linguistikoak aztertzen ditu (Reading, Listening, Speaking eta Writing) bi ordutan.

Azterketak 90€ balio du.

Azterketa abenduaren 16ean, asteazkena, 15:00etan, izango da.

Interesa baduzue deitu ikastetxera: 94 421 03 30

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: