Ikasbide, azelerometriaren ikerketan osatzen duten zazpi zentro aitzindarietako bat

EAEko haur eta nerabeen jarduera fisikoaren eta sedentarismoaren mailari buruzko ikerketa datozen bi ikasturtetan zehar luzatuko den proiektua da. Datu bilketa garrantzitsua eta erronka potoloa aldi berean. Pandemiak ere ez du laguntzen. Hala ere, ikasturte honetako lehen hiruhilekoan 100 neurketa baino gehiago egin ahal izan dira honako ikastetxeetan: Arizmendi Ikastola (Eskoriatza), Ganivet Herri Ikastetxea (Gasteiz), Carmelitas Sagrado Corazón (Gasteiz), Zaraobe Institutoa (Amurrio), Ekialde (Gasteiz), Aresketa Ikastola (Amurrio), Ikasbide (Bilbao).

Irakur dezakezuen bezala, gure zentroa da oraingoz parte hartu duen Bizkaiko zentro bakarra, baina gehiago ere egongo dira, beste zentro askoren baieztapena ere jaso baita, datozen hilabeteetako neurketarekin jarraitzeko.

Zerbait azpimarratu behar bada da gorputz hezkuntza irakasleen inplikazioa eta gaztetxoenen ilusioa eta harrotasuna eskumuturrekoa eramateagatik.  

Eskerrik asko ikerketan laguntzen ari zareten haur, gazte, guraso eta ikastetxe guztiei!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: