Ongi etorri 21-22 ikasturtera

Familia agurgarriak: 

Udako oporrak igarota, zuengana jotzen dutikasturte berriari, 2021-2022 ikasturteari, ongietorria emateko. Berriz ere, pandemiakmarkatutako ikasturtea da, baina normaltasunagero eta gertuago dagoela dirudi txertaketa-prozesuari esker.

Eta, hain zuzen ere, pandemiaren ondoriozhainbat neurri jarri behar izan ditugu abian aurrezaurreko hezkuntza-jarduera bermatzeko, betiereCOVID 19aren hedapena prebenituz eta gureikasleentzako eta langileentzako segurtasun- eta osasun-baldintzak bermatuz. Aurreko ikasturteanere egin genuen, eta oso nota onarekin gainditugenuen hezkuntza-komunitate osoarenlankidetzari esker. Zuena, familiena, funtsezkoaizan zen. Zuen lankidetza mantentzea espero dugueta aldez aurretik eskertzen dizuegu.


Eta testuinguru honetan, laugarren urtez jarraian, bat egiten dugu Instituzio TeresatarrarenIkastetxeen Idazkaritzak proposatutako leloarekin: "Zurekin konektatuta". Joan den ikasturteanbidera irten ginen eta eta, bizitza gatzatuz, zaporeaeman genion. 21-22 ikasturte honetan GUZTIEN gainean jarri nahi dugu arreta. Batzuetan kontaktuasko ditugu, baina loturak falta zaizkigu. Ikasturtehonetan harago joan nahi dugu, loturak sortu nahiditugu eta topaketaren, entzutearen eta elkarrizketen kultura sustatu nahi dugu. Izan ere, guztiok elkarrekin konektatuta gaude, geureburuarekin, bestearekin, Lurrarekin... Gureekintzek besteari eragiten diote, harremanagarelako eta bakoitzak ekarpena egin eta aberastuegiten duelako, inor ez dago soberan.


Hezkuntza-komunitateko kide guztien arteanlotura onak dituen ikasturtea opa nahi dizuet, Pedro Povedaren esaldia egia bihur dezagun: "Denok lagundu behar dugu".



Agur bero bat.


Blanca López Arbeloa, zuzendaria

 

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: