Stop Food Waste Program

Scolaresten kompromisoa dugu elikagaiak alferrik galtzea saihestearekin (2018tik, Elikagaiak xahutzearen aurkako Euskadiko plataformaren barruan gaude).

Orain, beste urrats bat egin nahi dugu: STOP FOOD WASTE (SFW) geure programa ezarri nahi dugu, ikastetxeetako jangeletan elikagaiak alferrik galtzeari buruzto sentsibilizazioa sortzeko eta horren aurka ekiteko. Helburu horrekin, eta zerbitzua ematen dugun ikastetxe guztietan STOP FOOD WASTE PROGRAM delakoa ezartze aldera, hasiera batean Ikasbide ikastetxea aukeratu dugu xede txalogarri hori lortzeko.

Ekimen honen asmoa da gure lantaldeek eta ikasleek ikas dezatela eguneroko jardunean elikagai gutxiago alferrik galtzen.

Stop Food Waste Proiektuak elikagaien xahuketa gutxitzea du xede, kontzientzia hartuz eta gure ikastetxeetako jangeletan gutxiago xahutzeko neurriak ezarriz.

Proiektu hau gauzatzeko, beharrezkoak diren material eta tresna guztiak garatu dira.

Bestalde, ikasleak sentsibilizatzen eta kontzientziatzen laguntzeko, HILERO egingo den jardunaldi bat antolatu dugu ikasturte honetarako. Horretan, gure lantaldeak jardunbide egokiak eta planeta hobeto zaintzeko ohitura berriak jorratuko ditu Jangela Zerbitzuko kide guztiekin.

Irailaren 29a Elikagaiak Xahutzearen aurkako Kontzientziazioaren Mundu Eguna da; horrekin batera, martxan jarriko dugu proiektu hau:

1.- Bizkaiko Elikagaien Bankuari 1000 kg elikagai emanez; lehendik ere lagundu izan diogu elkarte horri.

2.- Jangelan jarduera bat eginez, helburu hauekin:

  • Ikasleei ospakizun honen arrazoia azaltzea, eta horretaz sentsibilizatzea.
  • Elikagaien xahuketaren gaur egungo nondik norakoez eta herritar guztiengan duen eraginaz kontzientzia sortzea.
  • GJHa zabaltzea (ZERO gose).
  • Xahuketa gutxitzeko konpromisoak hartzea.

ESKERRIK ASKO STOP FOOD WASTE PROGRAMAREKIN BAT EGITEAGATIK!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: