IKASBIDE GENERO INDARKERIAREN AURKA

Azaroaren 25a dela eta (Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna), IKASBIDEk indarkeria sexistaren adierazpen guztiak gaitzesten ditu, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko lanean jarraitzeko konpromiso irmoa adierazten
du.
Gure ikastetxeak konpromisoa du gure hezkuntza-proiektuan genero-ikuspegia modu integralean txertatzeko, eta, puntu lila erabiliz, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten du.
Gaur Lehen eta Bigarren Hezkuntzako gure ikasle guztiek kausa horrekin bat egiten dutela ikusarazi nahi dute.