Hitzarmena FESBALekin (Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioa)

Scolarest-ek, jantokiko elikadura-zerbitzuaren hornitzaileak, bere Grow Food Banks Proiektuan parte hartzera gonbidatzen gaitu.

Duela hilabete batzuk hitzarmen bat sinatu zuten FESBALekin (Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioa), FESBALen kausarekin bat egiteko: ahulenen elikadura.

Compass Group - Scolarest efektu biderkatzaile batekin konprometitzen da, emandako guztia bikoizten baitu. Gaur egun, 33 tona elikagai baino gehiago eman zaizkio FESBALi Grow Food Banksen bidez.

IKASBIDEk bat egiten du haratago joateko eta kopuru hori etengabe hazteko. Gure ustez, balio solidarioak eta bizi garen errealitate sozialarekiko enpatiazkoak oso aberasgarriak dira gure ikasleentzat.

Parte hartzera gonbidatzen zaitugu elikagaien dohaintza batekin Elikagaien Bankuak beteta mantentzeko abenduaren 13tik 17ra.

 

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: