UME UKRAINARRAK IKASLE GISA HARTZEN DITUGU

Dakizuenez, Ikasbiden asko lantzen dugun balioetako bat, Teresiar Erakundearen beste
ikastetxeetan bezala, elkartasunarena da.


Ukraina jasaten ari den egoera ikaragarri eta bidegabearen aurrean, joan den astean
Scolarest-en, gure jantokiko zerbitzuaren hornitzailearen, gonbidapenari heltzea erabaki
genuen, eta ACNURen bidez Poloniako errefuxiatuei bidaliko zaien elikagai bilketan parte
hartzen ari gara. Jakin ezazue zuen parte-hartzea harrigarria izan dela, MILA ESKER.


Ikasbidek haratago joan nahi du gerra honetan kaltetuak izan diren eta beren herria utzi eta
Bilbora gerratik eta horren ondorioetatik ihes egiteko asmoz etorri diren haurrei laguntzen.
Ukraniatik etorritako haur horiek ikasle gisa hartuko ditugula jakin dezazuen nahi dugu.
Kontuan izan informazio hori, harrera-familiak izan zein egoera horretan umeren bat
ezagutzen baduzue.


Gonbidapen hau mundu bidezkoago eta solidarioagoa lortzeko Ikasbidek bultzatutako
beste ekimen bezala ulertzea espero dugu.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: