LH5 Ipuin Kontalariak

Pasa den astean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleeok, jarduera desberdina eta berezia bizi izan genuen.

Azaroan zehar, "Ipuin kontalaria" jarduera prestatzen egon gara, zerbitzu-ikaskuntzaren proiektuaren barruan.

Hezkuntza proiektu  honek ikaskuntza-prozesuak eta komunitateari zerbitzuak elkartzen ditu. Bertan, parte-hartzaileak inguruko beharretan inplikatzean trebatzen dira, hura hobetzeko helburuarekin.

Prestaketan zehar, Haur Hezkuntzako etaparen laguntza izan dugu, eta adin horretako ikasleei ipuin bat nola kontatu erakutsi digu: nola antzezten duten, ahotsa nola modulatzen duten, egiten dituzten keinuak... Gainera, ipuina aukeratzeko laguntza eman ziguten, gure “ikusleentzat” erakargarria izan zedin. Eta, jakina, ikasketa honen ondoren, gure tutoreen laguntzarekin entseatu gara gure “debut-era” ongi prestatuta joateko, ipuin-kontalari gisa.

Proiektuaren bidez, ikasleek irakurketa, keinuak eta ahozko adierazpenak hobetuko dituzte, baita haur txikiagoekiko harremana ere, pazientzia eta erantzukizuna landuz.

Eta, azkenik, prestakuntza-saio askoren ondoren, gure inguruko hainbat haurtzaindegi eta haurreskolatako ikasleen eta Ikasbideko 2 eta 3 urteko gure ikaskideen “tutore” bihurtu ginen.

Esperientzia bikaina izan zen, inplikatutako bakoitzaren ikuspuntutik.

Ikasleok entseguez, beste ikastetxe batzuetara irteteaz eta txikienen arreta lortzeko esperientziaz gozatu dugu, haien lehen beldurrak eta irribarreak hautemateaz.

Bestalde, parte hartu dugun haurtzaindegi eta haurreskolek ilusio handiz hartu zuten proiektua, eta hurbilekoak eta maitekorrak hartu gintuzten, gure parte-hartzearen erraztasun eta esker on guztiak emanez.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu Babila Haurreskolako Pedro eta Jasoneri, Bambino haurtzaindegiko Laurari, Txanogorritxu Plaza Euskadi haurtzaindegiko Gorkari eta Txiki Toki haurtzaindegiko Ainhoari. MILA ESKER.

Hemen duzue ekintzaren laburpen bideoa.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: