Ikasbide euskararekin topera!

Denok dakigunez, Ikasbideren ildo estrategikoetako bat ikastetxean euskararen erabilera bultzatzea da, normalizazio linguistikoa bultzatzea. Izan ere, hiru etapetako ordezkaritza duen irakasle talde bat dugu, hori lortzeko lanean diharduena.
Hori dela eta, ikasturte honetan ere Euskaraldiarekin bat egin dugu, euskarari bultzada eta ikusgarritasuna emateko. Eta iritsi da unea:
Hitzez ekiteko garaia 'ri gogoz heldu! Martxan ipini aho ta belarri, etxean, kalean, jolasean, lanean.
Hemen duzue Ikasbide Ikastetxeak egindako bideoa euskaraldia dela eta
Helburu berarekin, Kurkuluxetan elkarteak sustatutako Guk ere bai kanpainarekin bat egin dugu, eskolaz kanpoko eta jolaserako guneetan euskararen erabilera sustatzeko.
Dantzatu eta abestu dugu, bideoak grabatu, kartelak margotu... eta asko gozatu dugu euskaraz hitz egiten!!!
Hemen uzten dizuegu ere, Guk ere bai abestiarekin egin dugun beste bideoa.