Colegio Ikasbide Ikastetxea
Ikasturte honetan BAKEAren eguna hurbiletik ospatu dugu, egunerokotasunetik. Urte askotan zehar keinu batean elkartu gara, aurten bakoitzak bere gelan ospatu du.
Gutako bakoitza Bake eraikitzailea da, etxean familiarekin, ikastetxean ikaskideekin edo lagunekin. Atzo hainbat jarduera egin genituen horretaz jabetzeko eta Ikasbiden Bake honen eraikitzaileak izateko.
Abenduaren 3an Euskeraren eguna ospatu genuen Ikasbiden. Aurten, urte arraroa izaten ari denez, Euskeraren jaia ere pixkat berezia izan zen ere bai. Hala ere, primeran pasatu zuten Ikasbidekoek. Klaseetan euskarari eta gure kultuari lotutako ekintza pilo bat egin zituzten: Gora gure bihotza abestiaren dantza eta abestiari lotutako ekintzak, Superkaturen marrazkiak, eskulanak, karaokea, bertsolaritza, Euskaraldiaren ekintzak, jolas interaktiboak, besteak beste.

Ikasle berriaren matrikulazioa Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza web orriaren bidez (ikasgunea) edo ikastetxeko idazkaritzan goizez 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara egin ahal izango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu honako esteka:
https://www.euskadi.eus/onarpena-haur-lehen-eta-derrigorrezko-bigarrenhezkuntza/web01-a2hikast/eu
Orrialdea 9 / 191