Colegio Ikasbide Ikastetxea

Aurten Elkartasun Taldeko konposizioa berritu dela jakinarazi nahi dizuegu: Pastoral Taldetik Irune Garaizabal, Natalia González, Laura Aparicio eta Begoña de Vigurik parte hartzen jarraitzen dute; elkartu zaizkigun kide berriak ditugu Haur Hezkuntzako Beatriz Quintanilla, Lehen Hezkuntzako Naia Fernández eta Jone Greaves, eta Bigarren Hezkuntzatik datorren Jorge González.

Halaber, ikasturte honetan garatzeko proiektutzat Bana Ya Poveda Zentrua-rekin kolaborazioa aukeratu dugula jakinarazten dizuegu. Zentru hau Kinshasan (Kongo) dago kokatuta eta bere xede nagusia kaleko umeen birgizarteratzea da, giza- hezkuntza programa baten bitartez eta eskubideen ikuspegitik aritzen delarik. Proiektu hau bigarren hiruhilekoan zehar garatuko dugu ikasgeleetan, eta zentru mailan espezifikoki Bakearen Egunean (urtarrilak 30) eta Elkartasunaren Jardunaldietan (martxoaren 18tik 22ra).

Elkartasun Taldea.

Gabonak izan aurretik, urtero bezala, Olentzero gure eskolatik gurekin egoteko pasatu egin zen. Banan-banan agurtu gintuen eta goxoki bana eman zigun. Gero, klase bakoitzeko opari bat ere banatu zigun, denok elkarrekin jolas ahal izateko.

Eskerrik asko Olentzero!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: