Haur Hezkuntza
.jpg)
Pasa den asteazkenean, Karmengo elizako aretora hurbildu ginen Transeducako "The Ugly Duckling" ingelesezko antzeslana ikustera. Bai ikusgarria!
.jpg)
Aste honetako astearte eta ostegunetan, 3 eta 4 urteko umeok zergatik, nola eta zer gosaldu behar dugun jakiteko eskolako jantokira jaitsi gara. Azalpen batzuk entzun ondoren, ikasi dugun guztia praktikan jarri dugu eta gosaltzeko behar ditugun jakiak dastatzeko aukera izan dugu. Benetan gozo-gozoa!
.jpg)
Pasa den asteko ostegunean Artziniegara joan ginen ikasturtea amaitzear dagoela ospatzeko. Arteko Gure Amaren Santutegiaren aurrean dauden landetara abiatu ginen eta egun ederra eta zoragarria pasatu dugu gure eskolako lagunekin batera. Goizez, 5 urtekoak Museo Etnografikora bisitatzera hurbildu ziren. Argazki batzuk ikusteko uzten dizkizuegu, zuen gustokoak izango direlakoan.
2 orria 7 orritik