Haur Hezkuntza
Gaur goizez, Eskolako Haur Hezkuntzako umeok Karmengo elizako aretora hurbildu gara Transeducako "The Wizard of Oz" ingelesezko antzeslana ikustera. Bai ikusgarria!
Ikusteko, hemen klikatu.
Atzo, 3 urteko geletako ikasleok Indautxuko plazara hurbildu ginen. Bikoteka poliki-poliki errepidea gurutzatu ondoren, ibilbide labur bat egin genuen zuhaitzak eta hosto desberdinak ikusteko. Udazkeneko kanta borobil handian abestu eta gero, hosto asko bildu genituen. Poltsa guztiak beteta, kulunkeetara abiatu ginen lagunekin disfrutatzera.
Goiz dibertigarria!

Pasa den asteazken eta ostegunetan, 3 eta 4 urteko gelako lagunok jantokira jaitsi gara ikasteko zer eta nola gosaldu behar dugun eskolan goiz ederra izateko. Azalpen batzuk entzun ondoren, ikasi dugun guztia praktikan jarri dugu eta gosaltzeko behar ditugun jakiak dastatzeko aukera izan dugu. Benetan gozo-gozoa!

Aurreko urteetan bezala, gure eskolako lagunekin Artziniegara joan gara ikasturtea amaitzear dagoela ospatzeko. Arteko Gure Amaren Santutegiaren aurrean dauden landetara abiatu gara eta egun ederra eta zoragarria pasatu dugu. Goizez, 5 urtekoak Museo Etnografikora hurbildu dira, bisita egitera. Argazki batzuk ikusteko uzten dizkizuegu, zuen gustokoak izango direlakoan.
Pasa den ostiralean, Pedro Povedaren eguna ospatu genuen. Haur Hezkuntzako umeok etxera eramateko lantxo bat egin genuen, gero gimnasioan denok elkarrekin herri kiroletan aritu ginen eta, etxera joan baino lehen, txokolatezko irabiakia bizkotxoekin hartzera patiora jaitsi ginen. Primeran pasatu dugu!
Gaur goizez, Haur Hezkuntzako 2. mailako lagunok gure andereñoekin Arte Ederren Museora hurbildu gara. Bertan, hainbat eskultura eta koadro ikusi ditugu, esate baterako, "Lorategi handia" Rafael Balerdirena, "Campesinas vascas con frutas y hortalizas" Aurelio Artetarena, "La creación del mundo" Fernand Légerrena eta "Naturaleza muerta" Jean Metzingerrena baita bi natura hil ere. Honez gain, eraikinaren alde zaharra eta berria, denda eta liburutegia ikusi ditugu. ¡Bai izugarrizko goiza pasatu dugun!
Atzo goizez, Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak Karmengo areto nagusira joan ginen "The Vain Little Mouse" antzeslana ingelesez ikustera, Transeducak antzestuta.
.jpg)
Ostiraleko arratsaldez, eskolako patiora atera ginen Inauteriak ospatzera. gure lagunen aurrean desfilatu, dantzatu eta kantatu egin dugu. Honetarako, aurreko egunetan mozorroak prestatu ditugu gure andereñoen laguntzaz, aurten Erdi Aroko zaldunenak eta haien osagarriak.
Atera dizkiguten argazkiak zuen gustokoak izatea espero dugu.
3 orria 7 orritik