Irteeran egindako argazkiak.
Haur Hezkuntza
Irteeran egindako argazkiak.
Irteeran egindako argazkiak.
Pasa den martxoak 17an, Haur hezkuntzako 3. mailako ikasleok "Bremengo musikariak" ikustera joan ginen Arriaga Antzokira.
Honekin batera, gure helburua musikaz eta operaz gosatzea eta kultura garatzea da.
Pasa den apirilaren 10ean, Haur Hezkuntzako lagun guztiok Erramu Igandea ospatzeko elkartu ginen.
Ospakizuna zuzentzera Anton Rey gonbidatu genuen, otoitzak, kantak eta prozesio txiki bat eginez. Honetarako, mailaz maila paperezko erramuak prestatu genituen eta, hortxe bertan, Antonek berak bedeinkatu zizkigun.
Goiz berezia, benetan alaia, izan zen eta eskerrak Antoni eman nahi dizkiogu.
Haur Hezkuntza lan taldea
Otsailaren 28an, Artatusteak eskolan ospatu genituen. Duela aste batzuk Edurnezuri antzokira ikustera joan ginela, haien pertsonaiaz mozorrotzeko baliatu gara. Hau dela eta, ipotxez mozorrotu gara eta gure andereñoak eta maisuak Edurnezuriz, printzipez, sorginaz, ehiztariaz, sagarrez eta batzuk ipotzez, gu bezala. Mozorro hauek astean zehar egin ditugu, irakasleen laguntzaz.
Eguraldi txarra egin duenez, festa eskolako gimnasioan egin behar izan dugu. Maila bakoitzak abesti bat prestatu eta gure lagunen aurrean kantatu dugu. Geroxeago, ingeleseko saioetan ikasi ditugun abestiak denok batera kantatu eta dantzatu ditugu.
Urtero bezala, aurten ere Olentzero eskolara hurbildu da.
Gabon kanta batzuk abestu dizkiogu, baita Olentzerorena ere. Geroxeago, aspitoak, txokolatezko gailetatxoak eta, elkarrekin jolas dezakegun, klase bakoitzeko oparia banatu dizkigu.
Mila esker Olentzero!
Irteeran egindako hainbat argazki.
2013ko Azaroan egindako irteerako argazkiak.
Ekitaldiko irudiak.
Jardunaldiko irudiak.
Irteerako argazkiak.
Irteerako argazkiak.
Irteeran egindako argazki batzuk.
Jardunaldiko argazkiak.
Urtero bezala, ikasturte honetan lan handia egin ondoren eta amaiera ospatzeko, aurten ere Artziniegako Arteko Gure Ama Santutegiaren aurrekaldean dauden landetara abiatu gara gure lagun guztiekin egun zoragarri eta dibertigarri bat pasatzera.
Orrialdea 5 / 7