Ikastetxea

En Madrid a 11 de noviembre de 2020

INSTITUCIÓN TERESIANA ASOCIACIÓN CIVIL (ITAC) con domicilio en Príncipe de Vergara 88, 28006 Madrid y con CIF G-28346807 representada por Dña. Golda Torentera, gerente de ITAC, declara su compromiso en la elaboración de un Plan de Igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres siguiendo las directrices marcadas por la legislación en esta materia, y con sujeción absoluta a la integración del principio de igualdad. El establecimiento del mismo contribuirá al desarrollo de políticas que integren la igualdad de trato y oportunidades entre mujeres y hombres, sin discriminar directa o indirectamente por razón de sexo, así como a impulsar y fomentar medidas para conseguir la igualdad real en el seno de nuestros Centros, todo ello de acuerdo con lo establecido en la ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva entre hombres y mujeres.

El principio de igualdad estará presente en todos y cada uno de los ámbitos en que se desarrolla la actividad de esta empresa. El Plan de Igualdad atenderá, entre otras, las materias de acceso al empleo, clasificación profesional, promoción y formación, retribuciones, ordenación del tiempo de trabajo, conciliación de la vida personal y familiar, y la prevención del acoso sexual y del acoso por razón de sexo. En estas materias se diseñarán actuaciones que supongan mejoras respecto a la situación presente, arbitrándose los correspondientes sistemas de seguimiento y evaluación de las medidas adoptadas para valorar la consecución de los objetivos propuestos inicialmente.

Para llevar a cabo este propósito se contará con la representación legal de los trabajadores en todo el proceso de desarrollo y evaluación del Plan de Igualdad, según se establece en la normativa vigente.

Fdo.:

Golda Torentera
Gerente de ITAC

page1image3497040256

Calle Príncipe de Vergara, 88
28006 MADRID
Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

GIDALERRO ESTRATEGIKOAK

1. Ikastetxeko hezkuntza eskaintza eguneraturik eta gaitua mantentzea.

2. Ikastetxean berrikuntzak bultzatzeko metodologia aldaketak ezartzea.

3. Giza etorkizun eta Pastoralgintza Sailaren proposamena garatzea.

4. Irakaskuntza hobetzeko irakasleen pretakuntza bultzatzea.

5. Ikastetxeko kudeaketa hobetzeko estrategiak garatzea.

6. Ingurunearekiko harremanak aurrera eramatea.

Matrikulazio aldia

Ikasbide ikastetxean dihardugunon ustez, oso garrantzitsua da gure ikasleen familiak hartzeko modua eta, hori dela eta, berariazko harrera-plana prestatu dugu.
Matrikulazio-aldia hasi aurretik hasten da plan hori. Abenduan abiarazten da, familiak gure ikastetxea ezagutzeko interesa agertzen dutenean, hain zuzen.
Hori dela eta, abenduaren erdialdetik, familia interesdunei elkarrizketa pertsonala izateko aukera ematen diegu, Ikasbide ikastetxearen bereizgarrien berri emateko, hala nola,

•    Gure nolakotasunak.
•    Hezkuntza-eskaintza.
•    Etapen metodologia.
•    2 eta 3 urtekoen ikasgelak, eta kontuan hartu beharreko hainbat alderdi.
•    Zerbitzu osagarriak: goizeko ikasgela, jantokia, Gurasoen Elkartea …
•    Ordutegiak eta kuotak.
•    Matrikulazio-aldian eman beharreko urratsak.

Argibide horiek ez ezik, gure ikastetxea irakastorduetan bisitatzeko aukera ere ematen diegu, martxan ikus dezaten, “ateak zabaltzeko egunen” urteko plangintzaren barruan.

Ikasturtearen hasieran eskolatzen diren ikasle berriak hartzeko plana

2 eta 3 urteko ikasleak hartzeko plana

Ikasturte hasieran, irailaren lehenengo asteetan, ikastetxera moldatzeko aldia izango da. Ikasleak pixkanaka moldatuko dira ordutegira:

•    Hasieran, egun batzuez, ordu eta erdiko txandak egingo dira, eta taldea bi taldetan banatuko da.
•    Ondoren, goiz osoaz, talde osoa egongo da.
•    Gero, jantoki zerbitzua gehituko zaie (eskatu dutenei).
•    Eta, bukatzeko, ikastaldi osoan egongo dira.

Hauxe da helburua,  hortaz: umeek erreferentziako nagusiekin lotura segurua sor dezatela, pixkanaka, eta haiek lagun egin diezaieten, konfiantzaz eta segurtasun txeratsuz beteriko tokian egoki koskor daitezen.  Astia behar da horretarako, eta  nork bere prozesua egingo du.

Ekainean bilera bat antolatuko da, prozesu horren gaineko jarraibideak eta moldatzeko aldiaren egunak eta orduak adierazteko.

Haur Hezkuntzako 2. mailatik aurrera ikasturte hasieran eskolatzen diren ikasle berriak hartzeko plana

  • Ikasturte hasieran, berriz elkartzeko unea, aproposa da ikaskide berriak ezagutzeko eta, horiek partaidetza eta integrazioa bultzatzearren, ikasgelaren dinamikaz edo jolasez baliatzeko.
  • Prozesu horren lagungarri, ikaskide edo ikasle batzuk izendatzen dira, berriei ikastetxeko instalazioak erakusteko edo joan-etorrietan laguntzeko (txikiak badira).
  • Familiari eta ikasleari –hezkuntza-etaparen arabera– ikastetxearen gaineko oinarrizko informazioa emango zaie: ordutegia, ikasmateriala, Urteko Plana, irtetea  baimentzeko orria, argazkien gaineko baimena, zerbitzu osagarria, Gurasoen Elkartea edo ikastetxearekin Plataformaren bitartez harremanetan jartzeko modua, besteak beste.
  • Haur Hezkuntzari dagokionez, egokitzeko aldiaren ordutegia ere jakinaraziko da.
  • Lehen Hezkuntzan eta DBHn, ikasturtea hasi aurretik, familiei deitzen zaie ikaslea ezagutzeko, ikastetxeari buruzko argibideak emateko eta zalantzak argitzeko.

Ikasturtea hasi ondoren eskolatzen diren ikasle berriak hartzeko plana

  • Dagokion etapako zuzendariak hasierako elkarrizketa bat izango du familiarekin, ikastetxeko oinarrizko alderdiak aurkezteko: ideiak, ordutegia, arauak, zerbitzu osagarrien (goizeko ikasgela, jantokia, Gurasoen Elkartea, kuotak …) gaineko informazioa. Urteko plana ere emango zaie, ikasturteko oinarrizko informazioak emateko.
  • Ikastetxeko instalazioak erakutsiko zaizkie ikasleei eta gurasoei (posible bada): ikasgelak, gimnasioa, liburutegia, jantokia eta ikasgelen eta espazioen antolaketa.
  • Familiarekin adostuko da ikaslea ikasgelan sartzeko unerik eta modurik egokiena (Haur Hezkuntzako ikasleak badira, pixkanaka egin behar bada ere).
  • Beste autonomia-elkarte batzuetako edo atzerritik etorritako ikasleak badira (Lehen Hezkuntza eta DBH), maila-proba egingo die (matematika- eta hizkuntza-gaitasuna) etapako zuzendariak. Emaitzak aztertu ondoren eta ikasketa-espedientea ikusi eta gero, ikastetxeko orientatzailearekin batera baloratuko da ikaslea zein mailatan eskolatuko den.

Ondoren, familiari jakinaraziko zaio, eta horrek onartu ondoren, dagokien hezkuntza-instantziei.

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera eskolatzen diren ikasleei, euskaratik salbuestea eskatuko da, eta ikastetxeko hizkuntza-errefortzuaren zerrendan sartuko dira.

Etapako zuzendariak, ikaslea hobeto ezagutzeko eta ikastetxean harrera ona izateko garrantzitsutzat jotzen duen informazioa jakinaraziko die irakasleei.

  • Arlo bakoitzeko irakasleak, aldez aurretik ebaluatu ondoren, ikaslearentzat egokiak diren ikasmaterialak proposatuko ditu eta irakasleek, orientatzailearekin batera, horien hizkuntza-egokitasuna baloratuko dute. Erabakiak hartu ondoren, tutoreak liburu eta ikasmaterialaren zerrenda emango dio familiari.
  • Tutorea, ikaslea eskolatzean, familiarekin egongo da harremanetan, ikaslea nola moldatzen ari den jakin dezan. 

4. DBHko ikasleak gara eta aurten ere elikagaien bilketari ekingo diogula jakinarazi nahi dizuegu. “Elikagaien Bankua” proiektuari lagunduz.

Kanpaina hau, ikastetxean abenduaren 10etatik 17 ra bitartean martxan jarriko dugu. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan umeak ekarritako elikagaiak biltegi gunetara eramateaz gu geu eta 3. DBHko ikasleak arduratuko gara.

Gogoratu nahi dizuegu galkortasun gabeko elikagaiak ekarri behar dituzuela: esnea, gailetak, zerealak, babarrunak, dilistak, olioa…

Mila esker zuen laguntzagatik.

4. DBH ko ikasleak

Saskibaloia

  • Adina: Bigarren Hezkuntza.
  • Ordutegia: Asteazken eta ostiraletan, 16:00etatik 17:30era.
  • Hasiera: Urriak 2.
  • Lekua: Errekaldeko polikiroldegia.

Futbola

  • Adina: Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailak.
  • Ordutegia: Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara.
  • Hasiera: Urriak 1.
  • Lekua: Terraza.

Futbol 5

  • Adina: Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak eta  Bigarren Hezkuntza.
  • Ordutegia: Asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara.
  • Hasiera: urriak 2.
  • Lekua: Elejabarri Ikastetxea.

Minibasketa

  • Adina: L. Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak.
  • Ordutegia: Asteazken eta ostiraletan.
  • Hasiera: Urriak 2.
  1. Ikasleak: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
    Asteazkenetan 16:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 17:00etatik 18:00etara.
    Jangelako ikasleek 15:00etatik 16:00etara liburutegira joateko aukera izango dute.
    Lekua: Terraza.
  2. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak.
    Asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara
    Lugar: Elejabarri Ikastetxea.

Multikirola

  • Adina: Haur Hezkuntzako 3. maila, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak.
  • Ordutegia: Astelehenak eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara.
  • Hasiera: Urriak 5.
  • Lekua: Terraza.

Dantza Modernoa

  • Adina: H. Hezkuntzako 3. mailatik aurrera.
  • Ordutegia: Taldearen arabera.
  • Hasiera: Urriak 1.
  • Lekua: Gimnasio. 4. solairua.
  1. Haur Hezkuntzako 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak.
    Astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara.
  2. Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak
    Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara.astearte.

Funky

  • Adina: Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
  • Ordutegia: Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara.
  • Inicio: Urriak 1.
  • Lekua: Gimnasio 4. solairua.

Karatea

  • Adina: H. Hezkuntzako 3. mailatik aurrera.
  • Ordutegia: Taldearen arabera.
  • Hasiera: Urriak 1.
  • Lekua: Erabilera Anitzeko gela.
  1. Haur Hezkuntzako 3. mailako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak.
    Astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara.
  2. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak.
    Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara.

Mendizaletasuna

  • Adina: L. Hezkuntzako 3. mailatik aurrera.
  • Ordutegia: Hilean igande bat goizez.
  • Hasiera: Ikasturte hasieran zehazteko.
  • Lekua: Autobusa ikastetxe sarreran.

Jarduera honen gainean interesa dutenentzako informazio-bilera bat egongo da ikasturte hasieran.

  • Adina: Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 19:00etara.
  • Sarrera: 17:00etatik 18:00etara.
  • Hasiera: Urriak 1.
  • Lekua: Liburutegia (etxeko lanak egin, irakurri, talde-lanak, ordenagailua...).

 Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutik ondorioztatzen diren planak zehaztea:

 

  • IKT Plangintza:

Irakasleek, haien jarduneran, IKTak progresiboki erabiltzen jarraitzera bultzatu

LH 3.ziklotik aurrera, lan-metodologi birtualak jartzea

 

  • HIZKUNTZA PLANA

Euskara komunikazio-hizkuntza bihurtzea ikastetxean, eta haren erabilera ikastetxetik kanpora ere eramaten saiatzea.
Oxford Test of English zentro aztertzaile gisa sendotzea.
Ingelesa bere alderdi guztietan sustatzea, batez ere ahozko trebetasuna (bertako solaskideen laguntzarekin)
Hizkuntza guztiak lantzea ikastetxeko Irakurketa Planaren bidez.
Ikastetxeko hizkuntza guztien tratamendu integratuan sakontzen jarraitzea.

 

  • HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK

Desgaitasunekin lotutako Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei ingurune inklusibobaten erantzuna eman.

Egoera kultural, pertsonal eta   sozialen arabera , ikasle  bakoitzari dagokion laguntza eman

  1. eta 2. DBHn PREE  izango dute

 

  • BARNEKOTASUN PLANA

Barnekotasun proiektu bat disenatu ikasle eta irakasleekin lantzeko. Ohiturak eta teknikak barneratu entzumena, enpatia,kontzientzia eta abar sustatzeko denon artean

 

  • Adina: X
  • Ordutegia: X
  • Hasiera: X
  • Lekua: X
Ikasturte bakoitzean, irakasle-klaustroak jarduteko ildo bat aukeratzen du hezkuntza komunitate osoak (ikasleok, irakasleok eta familiak) batera aurrera eramateko.
 

  

JARDUTEKO ILDOA:

  • Ikasle bakoitzarengan bere talentu eta baliabideen ezaguera sustatzea eta horiek besteekin partekatzea.
  • Bidelagunak izatea, Jesus bezala, gure errealitatean arreta berezia jarriz. Errealitate aldakor batean, gure malgutasuna behar duena.

 

"BAKOITZAK EMAN DEZALA EMAN DEZAKEEN GUZTIA" Pedro Poveda

 

  • Ikastetxeko ikasleen gurasoei zuzendua.
  • Gure seme-alaben hezkuntzarako esperientzien inguruan hausnartzeko eta esperientziak trukatzeko.
  • Familia-eremuan erraz aplikatzeko aholkuak.

Bi orduko bost saio ikasturtean zehar.

  • Ordutegia: 18:30etik 20:30era.
  • Hizlaria: Ikasturtean zehar jakinaraziko da.

Haurtzaindegi-zerbitzua dohainik.

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: