Antolaketa eta kudeaketa eredua

Autonomia eta parte-hartzea printzipioetan oinarritzen den kudeaketa-eredua euskarri izanda lan egiten dugu. Eredu horretan, erakundearen maila guztiek erantzukizuna elkarrekin euren gain har dezaten sustatzen da.

Zuzendaritza-taldeak ikastetxearen zuzendaritza-zeregina modu partekatuan hartzen du bere gain; izan ere, berari dagozkio erabakiak hartzeko azken erantzukizuna eta ikastetxearen jardunbidearen jarraipena.

Zuzendaritza-taldeak, zuzendariak koordinatzen duenak, ikastetxearen jardunbidea aztertu eta erabakitzen da. Hauek dira taldekideak: zuzendaria, etapetako zuzendari pedagogikoak, administratzailea, orientabide-koordinatzailea eta pastoraltza-koordinatzailea.

Instituzio Teresatarrak, Zuzendari Titularra figuraren bitartez gauzatzen du ikastetxearen erakunde titular bezala dagokion erantzukizuna. Instituzio Teresatarreko agintari eskudunak izendatzen du Zuzendari Titularra.

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: