Ikasbiden uste dugu ipuinen magia dela hasierarik onena ikastearen plazera deskubritzeko. Hori dela eta, gure Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek ilusio handiz prestatu dute 3 urte arteko umeentzako ipuin kontaketa saio berezia.
Adin goiztiar horietan irakurtzeak irudimena pizten du, hizkuntza aberasten du eta txikien eta nagusien arteko lotura indartzen du. Familiekin partekatu nahi dugu une polit hori, eta gure ateak ireki nahi ditugu, gozatuz ikasteko esperientzia gurekin bizi dezazuen.
Ordua: 15.45
Egunak: azaroak 14, abenduak 5, urtarrilak 9
Izen-emateak: https://forms.gle/xv24AhcTVFtk8dtu9
zuen zain gaude istorioen botereaz gozatzeko! 💫
