Gure proposamena
Ikasbide Ikastetxearen hezkuntza-proposamena familia-giroan gure ikasleen garapen akademiko, pertsonal eta soziala bultzatzen duen prestakuntza integrala ematean datza.
Nor gara eta zer eskaintzen dugu?
IKASBIDE ikastetxea
Angeles Galino Hezkuntza Fundazioaren ikastetxe bat gara. Instituzuo Teresiarraren hezkuntza-tradizioari jarraituz, pedagogia povedanoaren gakoek eta gizarte- eta hezkuntza-erantzun berriek eskatzen dituzten erronkek definitzen dute gure nortasuna.
Espaina osoan hedatutako zentro-sare baten parte gara. Etorkizuneko gizarteari begiratzen dion prestakuntza, zientziaren eta teknologiaren aurrerapenetan oinarritutako hezkuntza berritzailea eta eskola inklusiboa, aniztasunera irekia, demokratikoa, kolaboratiboa eta kristaua sustatzen ditugu.
Zein da gure hezkuntza-proposamena?
1. Humanismo kristaua
Humanismo kristaua Povedak Humanismo-verdad deitzen duena. Ebanjelioan sustraitzen den humanismoa, eta Gizakundean zentzua aurkitzen duena. Pertsona, zentzu osoan hartuta, hezkuntza-prozesuaren erdigunea da. Horregatik, identitate desberdina, berezia eta bakarra garatzea garrantzitsua da.
2. Ikastetxe kristaua
Fedea eta kultura elkarrizketan jartzeko gai diren pertsonak hezten ditugu. Gizarte kulturaniztun, teknologiko eta sekularizatu batean kristau erlijioari buruz hitz egiteko beharrezko oinarriak ematen dituen erlijio-hezkuntza sendoa sustatzen dugu.
3. Hezkuntza inklusiboa, demokratikoa eta parte-hartzailea
Hezkuntza unibertsala izan dadin lan egiten dugu, guztion eskura, inolako bereizketarik gabe. Gure hezkuntza-estiloak pertsona bakoitzarekiko harrera eta errespetua sustatzen ditu. Hezkuntza-estilo horrek honako hauek bultzatzen ditu: hausnarketa kritikoa egiteko gaitasuna, jokabide asertiboak, elkarrizketa eta gatazkak bide baketsuen bidez konpontzea. Gure ikastetxean guztiok dugu gure hitza, gure lekua, gure erantzukizuna.
4. Eskola irekia, giro atsegina
Ate irekiko hezkuntza sustatzen dugu, begirada zabalekoa, beste erakunde eta entitate batzuekin lankidetzak eta aliantzak ezartzen dituena. Pertsonekin zein ingurumenarekin gizarte solidarioa elkarrekin eraiki nahi dugu. Pertsonak eta etxe komuna zaintzen dituen mundu jasangarria bermatu nahi dugu.
5. Hezkuntzaren funtsezkoa: irakasleak
Irakasleak hezkuntza-ekintzaren ardatz eta arduradun nagusiak dira. Ikasle bakoitzaren hazkunde-prozesua laguntzen eta errazten duen pertsona da. Irakaslego kritikoa, taldean lan egiten duena, eta bere praktikari buruz hausnartzen duena.
6. Hezkuntza-komunitate osoak hezten du
Gure ikastetxean familia-giroan, harreran eta elkarrekiko laguntzan oinarritutako hezkuntza bizi da. Denak hezten duela sinesten dugu: giroak, inguruak, eskolako eta eskolaz kanpoko jarduerek… Hezkuntza-komunitatea osatzen dugun guztiok gure hitza, gure lekua eta gure erantzukizuna dugu.
7. Sareko ikastetxeen arteko integrazioa eta sinergiak
Angeles Galino Hezkuntza Fundazioak bere ikastetxeen antolamendu- eta funtzionamendu-eredu bat garatzen du, hezkuntza-sarearen, integrazioaren eta aberastasun partekatuaren bizipen garrantzitsuaz goza dezaten. Identitatea, kohesioa, elkarri laguntzea, ikastetxeen arteko elkartasuna eta gidaritza partekatua indartzea da helburua.
Berrikuntza
Egungo hezkuntza-eskaerei erantzuteko, berrikuntza pedagogia povedanoaren nortasun-ezaugarrietako bat da. Ikaskuntza eta ikasleen gaitasunak ahalik eta gehien garatzea sustatzeko berrikuntza. Balio emergenteei eta etorkizunera begira dauden korronte pedagogikoei irekia.
Gure hezkuntza-proposamenak eskolaren eta gizartearen arteko lotura berriak,irakasleengan motibazio-modu berriak eta irakasteko eta ikasteko prozesuan metodologia berriak sustatzen ditu.
Plana
Gure ikastetxeak
ikasle
Profesional
Urte
urte hezkuntza eraldatzen Bilbon
Kontaktua
Non gaude: Simón Bolívar, 5 – 48010 Bilbao
Telefonoa: 94 421 03 30
Posta elektronikoa: ikasbide@ikasbide.org
Enviar CV a: secretaria@ikasbide.org














