Colegio Ikasbide Ikastetxea

Joan den asteko asteazken eta ostiralean, 3 eta 4 urteko umeok zergatik, nola eta zer gosaldu behar dugun jakiteko eskolako jantokira joan gara. Azalpen batzuk entzun ondoren, ikasi dugun guztia praktikan jarri dugu eta gosaltzeko behar ditugun jakiak dastatzeko aukera izan dugu. On egin!

Ekainaren 7an DBHko ikasleok kurtso amaierako txangoa izan genuen. Leku desberdinetara joan ginen: DBHko 1. mailakoak Zenarruza-Bolivarrera, DBHko 2.koak Azpeitiara, 3.koak Atxondo-Arrazolara eta 4.koak Bidezabal-Sopelara.

DBH 1. mailako ikasleak Zenarruza eta Bolivarrera joan ginen elkarbizitza egun bat pasatzera. Zenarruzako monastegian praile batek, monastegiaren historia eta euren bizitza (“ora et labora”) azaldu zizkigun. Gero egun osoa Bolivarren egin genuen jolasten, ondo egoten, e.a.

Benetan egun polita!!!

 

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: