Showcooking: Familientzako elikadura-taillerra
Azaroaren 22an -asteazkena-, gurasoentzako elikadura-tailerra egin genuen ikastetxean, Scolarest-en eskutik. Martin Goldman Eurest Euskadiko hezkuntzako sukaldariburu exekutiboa arduratu zen “Showcooking” hori emateaz. Txolarte atsegina igarotzeaz gain, lau plater desberdin prestatzen ikasi genuen, gure ohiko bizimoduan joko emango digutenak.
Tailer hori ikastetxeko jantokian egin zen: arratsaldeko bostetan hasi zen, sukaldariaren sarreratxo baten eskutik eta, ondoren, lau errezeta gozo-gozo hauei ekin genien:
-Barazki hartzituen Kimchi-a erremolatxarekin.
-Txitxirio erneen hanburgesa.
Amuarrain errea sesamo-olio, limoi krematsu, mihilu eta ziazerbekin.
-Ahabia eta arbendol gordineko barrak txokolatearekin.
Bukatzeko, gutxienez Michelín izar bat lortzeko gai diren plater horiek dastatu genituen.