Artziniega 2015 (HH)
Pasa den ekainak 4ean, 2. zikloko Haur Hezkuntzako umeok Artziniegara joan ginen, ikasturtea amaitzear dagoela ospatzera. Beste urteetan bezala, Arteko Gure Amaren Santutegiaren aurrean dauden landetara gure lagun guztiekin abiatu ginen, egun ederra eta zoragarria pasatzeko asmoz. Goizez, 5 urtekoak Museo Etnografikora hurbildu ziren, bisita egitera.