DBH: Euskararen Nazioarteko Eguna

Atzo, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Ikasbide Ikastetxean.

DBH 1. mailako ikasleek Museo Etnografikoa bisitatu zuten eta Artxandan bukatu zuten eguneko ibilbidea.

DBH 2. mailako ikasleak Bermeora joan ziren egun pasa eta bikain igaro zuten. Arrantzaleen museoa bisitatzeaz gain, herria hobeto ezagutzeko "ginkana" bat burutu zuten ikasleek. Hurrengo argazkian "ginkana"-ren irabazleak! Zorionak!

3. mailako ikasleak Euskadiko hiriburura heldu ziren eta Santa Mariako Katedrala ikusteko aukera izan zuten. Floridako parkean dagoen jaiotzetik buelta bat eman ostean, Alde Zaharreko kaleetatik galtzeko aukera izan zuten.

Azkenik, Bigarren Hezkuntzako ikasle nagusienek Artziniegan igaro zuten eguna. Herriko Alde Zaharra bisitatu ostean, Museo Etnografikoa ikusi zuten.

Euskararen egunaren ospakizunarekin lotuta DBHko ikasleek kartelak prestatu zituzten EUSKARAK 365 EGUN dituela gogoratzeko. Animo eta EUSKARAZ BIZI!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda