LH2 Olentzeroren Etxea

Abenduak 10an, gabon festak gertu zeudela kontuan izanik, Lehen Hezkuntzako 2. maila Olentzeroren etxera joan ginen egun pasa. Bertan Olentzeroarekin eta berarekin lan egiten duten beste pertsonaia mitologikoekin egoteko aukera izan genuen, baita haiekin jolasteko aukera ere, hala nola, Mari Domingi, Basajaun , lamiak, sorginak, iratxo edota Galtzagorriekin.

Bidaian zehar hainbat ekintza ezberdin izan genituen. Alde batetik, euskal mitologian agertzen diren pertsonaia nagusien deskribapena eman ziguten. Gero Olentzeroren etxea barrutik eta kanpotik aztertzeko aukera izan genuen, orain dela 500 urte baserriak zer estruktura zuten ezagutuz. Kalean laberinto eta kolunpio ezberdinetan jolasteko aukera izan genuen. Eta amaitzeko, ortura eta simulazio gelara joan ginen.

Bidaia amaitu ondoren, etxetik ekarritako janari goxoa jan eta inguruan dauden karpetan jolastu ondoren, etxerako bidea hartu dugu.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda