Ikastetxe bat aukeratzea erabaki garrantzitsua da. Horregatik, 2027-2028 ikasturteari begira Ikasbide ezagutu nahi duten familiei harrera egiten hasi gara. Bilboko Indautxu auzoan gaude, eta Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitarteko hezkuntza eskaintzen dugu.
Familia bakoitzak bere galderak eta beharrak ditu. Horregatik, banakako elkarrizketak eskaintzen ditugu: zuen seme-alabaren etorkizuneko ikastetxea lasai ezagutzeko, gure hezkuntza-proiektuaz hitz egiteko eta zuen zalantzak argitzeko aukera.
Era berean, ate irekien jardunaldietanparte har dezakezue, Ikasbide barrutik ezagutzeko eta gure eguneroko hezkuntza-lana gertutik ikusteko.
Pertsona bakoitza erdigunean jartzen duen ikastetxea
Ikasbiden, haur bakoitzak bere erritmoa, indarguneak eta ikasteko modua dituela ulertzen dugu. Horregatik, gertuko harremana eta arreta pertsonalizatua lantzen ditugu, ikasle bakoitzari hazten eta bere gaitasunak garatzen laguntzeko.
Ikastetxe familiarra gara: ikasleak eta hezkuntza-komunitatea elkar ezagutzen ditugu, eta familien eta eskolaren arteko harremana zaintzen dugu. Aniztasuna aberastasun gisa ulertzen dugu, eta ikasle guztien ongizate fisiko eta emozionala kontuan hartzen dugu.
Euskara, gaztelania eta ingelesa
Ikasbide ikastetxe eleaniztuna da. Euskara da gure erreferentziazko hizkuntza, eta ingelesa 2 urtetik dago ikasgeletan, pixkanaka ikaskuntza-esperientzietan txertatuz. Hiru hizkuntzen garapena ikasleen ibilbidean zehar lantzen dugu.
Ikasiz, esperimentatuz eta parte hartuz
Gure metodologietan ikasleak dira ikaskuntzaren protagonistak. Esperimentazioa, manipulazioa, lankidetza eta ikaskuntza aktiboa sustatzen ditugu, ezagutza esanguratsuak eraikitzeko eta pertsona gisa hazteko.
Ikasbide ezagutu nahi baduzue, deitu 94 421 03 30 telefonora edo bete webguneko informazio- eta bisita-formularioa. Banakako elkarrizketa eskatu edo ate irekien jardunaldiei buruz galdetu ahal izango duzue.
Zuen zain gaude, Ikasbide elkarrekin ezagutzeko.
