DBH 2. Ikasbidek UNESCO ETXEAK antolaturiko "Eman Minutu 1 Berdintasunaren alde" ikus-entzunezko lanen 6. lehiaketan parte hartu du
DBH 2. Ikasbidek UNESCO Etxeak antolaturiko "Eman Minutu 1 Berdintasunaren alde" ikus-entzunezko lanen 6. lehiaketan parte hartzen du.
UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroa nazioarteko borondatea duen euskal GKE bat da, eta joan den 24 urteotan Bakearen Kulturaren eta Giza Garapen Iraunkorraren alde ari da lanean, eskubideak eta erantzukizunak, biak, aintzat hartuko dituen kulturaren alde; pertsonak, gizarte‐erakundeak, hizkuntza‐ eta kultura‐ komunitateak eta herriak aintzat harturik, hiritargo globa demokratikoa eraikitzeko lan egingo duen mundu baten alde.
"Eman Minutu 1" lehiaketak guztiak berdinak garela, eskubide eta betebehar berberak ditugula eta pertsona guztien eskubideak denok defendatu behar ditugula aldarrikatzen du.
"Eman Minutu 1 Berdintasunaren alde" ikus-entzunezko lanen 6. lehiaketa honek munduan emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun egoeraz gizartea ohartarazten du.
Herritartasuna ikasgaian , 2. DBHko ikaskeek minutu bateko bideoak prestatu dituzte ideia bera aldarrikatuz: emakume eta gizonen arteko berdintasuna. Lehiaketan parte hartzeko aukeratu ziren hiru hauek: ¿Por qué?, Maite Fernández, Ibone Ipiña eta Álvaro Rodríguez-ena; ¿Qué queremos para el futuro?, Gontzal Aguiriano, Alba Gómez, Alex Molpeceres, Ane Roquer eta Arantzazu Santanarena; eta Sí a la igualdad, Patricia Arango, Paúl Arrue, Nerea Larrea, Eneritz Rodríguez eta Irati Sánchez-ena.
Aurten lehiketara 88 bideo aurkeztu dira eta ez bakarrik hiru euskal lurraldeetatik, baizik eta beste lekuetatik ere, hala nola: Nafarroatik, Kataluniatik, Gaztela eta Leonetik, Valentziako Erkidegotik, Galiziatik eta Madriletik; eta nazioarteko eremu barne Boliviatik, Kolonbiatik, Ekuadorretik, Hondurasetik, Perutik eta Mexikotik. Haien artetik, 46 bideo guztira ikastetxeetatik bidali dira eta haien ikasleek egindakoak, Ikasbide-ko ikasleek aurkeztutako hiru bideoen kasua den bezala.
Hauek dira gure hiru bideoak:
"¿QUÉ QUEREMOS PARA EL FUTURO?"