DBH 2.: “Sí A LA IGUALDAD” bideo finalista UNESCO Etxeak antolaturiko “Eman minutu 1 Berdintasunaren alde” lehiaketan

https://www.youtube.com/watch?v=6Y1b11gwyiw

Joan den ostiralean, otsailaren 26an, epaimahaia bilduta, "Eman Minutu 1 Berdintasunaren alde " ikus-entzunezko lanen lehiaketaren 6. edizio honetako bideo finalistak jakinerazi dizkigute eta haien artean "Sí a la Igualdad" bideoa dago, Ikasbide Ikastetxearen 2. DBHeko ikasleek Patricia Arango, Paúl Arrue, Nerea Larrea, Eneritz Rodríguez eta Irati Sánchez-ek egindakoa.

Sari-banaketako ekitaldia Bilboko Eitb-eko Multibox aretoan gertatuko da ostiral honetan, martxoaren 4an, arratsaldeko 20:00etan. Ana Urrutia aurkezlea izango da, 'Mud Candies´ musika country taldeak girotuko du ekitaldia eta hamasei bideo finalista ikusi ahal izango ditugu.

ZORIONAK Patricia, Paúl, Nerea, Eneritz e Irati! Finalista izatea bada sari handia!!!

 

EITB-eko webgunean (www.eitb.eus) 20:00tatik aurrera jarraitu daiteke saribanaketa zuzenean.

http://www.eitb.eus/eu/hedapena/

 

 

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda